San Joan
San Joan, San Joanes, Done Joanes, Jaun Done Joanes, Jondoni Joanes (Lap. eta BNaf.) edo Jondane Joanes (Zub.)[1][2] Kristautasuneko hainbat santuren izena da, hebreerazko יוחנן (Yôḥānnān) izenetik datorrena. San Joan festa eta sanjoanak Donibane jaiaren sinonimo dira zenbait tokitako euskaran (euskara batuan, toponimiarako eta jaieguna izendatzeko, Donibane hobetsi du Euskaltzaindiak).[3]
Iban eta Jon (gizonezkoentzat) eta Ibane, Joana eta Jone (emakumezkoentzat) dira izen horrek gaur egungo euskaran dituen beste forma batzuk.
Hona hemen adieren zerrenda:
Udako solstizioko ospakizunak
- San Joan festa edo Donibane jaia
- San Joan sua edo Donibane sua
Botanika
- San Joan iratzea
- San Joan lorea
Santuen izena
Kristo ondorengo I. milurtekoa
- Joan Ebanjelaria.[4] Erromako Latina atearen aurrean martirizatu omen zutenez, San Joan Ante Portam Latinam izenarekin gurtzen da Euskal Herriko hainbat baselizatan.
- Joanes Bataiatzailea,[4] Jesusen lehengusu omen zena.
- Joan Krisostomo (347-407), Kostantinoplako artzapezpikua.
- Joan Kasiano (gutxi gorabehera 360-433)
- Joan I.a (470-526), aita santua.
- Joan Klimako (gutxi gorabehera 579-649), greziar fraide eta idazlea.
- Joan Damaskotarra (gutxi gorabehera 676-749), Eliza Katolikoko aita.
- Joan Gualberto (gutxi gorabehera 995-1073) italiar abadea.
Kristo ondorengo II. milurtekoa
- Joan Jainkoarena (gutxi gorabehera 1495-1550), sortzez portugaldarra, Espainian eragin handiena izan duten erlijiosoetako bat.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. .
- Euskaltzaindia. 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera. .
- Euskaltzaindiaren 66. araua («Santutegiko izen ohikoenak»): «Toponimian eta jaieguna izendatzeko, Donibane izena hobesten da: Donibane Garazi, Pasai Donibane, Donibane sua, Donibane jaia, tokian tokiko erabilerak baztertu gabe».
- «Leizarragak Bataiatzaileari Joanes deritzo eta apostoluari Joan» (Euskaltzaindiaren 66. araua, «Santutegiko izen ohikoenak»).
Kanpo estekak
- Joseba Aurkenerena: Donibane Gaua eta udako solstizioa - 1
- Joseba Aurkenerena: Donibane Gaua eta udako solstizioa - 2
- Joseba Aurkenerena: Jondone Joane, sugeak eta apoak erre!
- Joseba Aurkenerena: Jondoni Joane, ekibegia zeru gorenean
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.