San Ignazioren martxa
San Ignazioren martxa Ignazio Loiolakoaren omenez konposatutako martxa bat da. Hitzak, itxura guztien arabera, Agustin Pascual Iturriaga (1778-1851) hernaniar apaizarenak dira.[1] Musika berriz Aita Nemesio Otaño (1880-1956) azkoitiar musikagileak sortu zuen.
San Ignazioren martxa | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hitzak
"Inazio gure patroi handia
Jesusen konpainia
fundatu eta dezu armatu
ez da ez etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean
nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik inpernua!
Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia
garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Fedeak, ez kristau nereak
ez dauka beldurrik inongo aldetik
Inazio hor dago
beti ernai dago
armetan jarria
dauka konpainia
txispaz armaturik
bandera zabalik,
gau eta egun
guk guztiok bakea dezagun,
beti gau eta egun
gau eta egun".