San Ignazio basilika

San Ignazio basilika Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen basilika bat da.

San Ignazio basilika
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
San Ignazio basilikaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′54″N 1°38′35″W
Map
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-222
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
222
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kokalekua

San Ignazio etorbidean dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunean, eta izen bereko San Ignazio eliza eta Nafarroako jauregiaren artean.

Historia

XVI. mendeko Nafarroako Konkistaren ondoren Gaztela eta Aragoiko erregea zen Fernando Katolikoak leku honetan gaztelu bat eraikitzea agindu zuen[1]. Urte gutxitara, gaztelu hau Nafarroako tronuaren benetako oinordekoek erresuma birkonkistatzeko asmoz setiatu zuten (saiakera ustela izan zen). Gudu hartan, gotorlekua defendatuz borrokatu zen Ignazio Loiolakoa, eta horretan ari zela larriki zauritu zuten.

Gertaera horren oroimenez, 1601ean Cardona erregeordeak santu hori erori zen leku horretan bertan arkua eta oroitarri bat ezarri zituen (oroitarria, gaur egun, Comptos Ganberan dago); geroago, XVII. mendearen amaieraldera, kokaleku horretantxe San Ignazio basilika eraiki zen, eta lehen aipatutako oroitarria basilika horren barnealdeko horma batean jarri zuten.

1927an, San Ignazio etorbidea eraikitzeko xedez, basilikaren zati bat eraitsi zuten, honek bere jatorrizko luzeraren heren bat galdu eta aurrealdea metro batzuk atzeratu zituelarik. Basilika txikitu zenez, santua bere atzeraldian erori zen puntu zehatza adierazten zuen oroitarria kendu beharrean suertatu zen, aipatutako puntu hau (ordu arte basilikaren barnealdean zegoena) kanpoaldean gelditu baitzen, hots, kalean.

Gaur egun puntu hori lur zoruan ezarritako metalezko plaka batez adierazita dago, basilikaren aldamenean eta espaloiaren erdi-erdian. Iruñeko Alde Zaharra eta Iruñeko Bigarren Zabalgunearen arteko mugan kokatzen da.

1927an, basilikatik metro gutxira San Ignazio eliza eraiki zuten.

Erreferentziak

  1. San Inazio hiribidea. Pampiluna.com

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.