San Gregorio baseliza (Astigarreta)

San Gregorio baseliza Gipuzkoako Beasain udalerriko Astigarreta auzoan dagoen baseliza bat da. Mandubiako mendatetik Txoritegi, Murumendi eta Usurbe mendietara doan bidezidorran dago, garai bateko Goierri eskualdeko Done Jakue Bideko igarobideetako bat zenan. Mandubiako mendatetik oinez 15 minututan bertaratu daiteke.

San Gregorio baseliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Saiatzeko aldaera Saiatzeko aldaera
San Gregorio baselizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBeasain
Koordenatuak43°05′22″N 2°13′57″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea16

    Historia

    Baselizara itsatsita dauden harrizko gurutze batzuk adierazten dute Astigarrietatik abiatzen den kalbarioa. Atzealdean leiho bat dago, nondik aldarea ikusi ahal izaten den. Erretaula eta tailua berriak dira eta balio ezagoak, San Gregorio antzinako tailua lapurtu egin zuten 1983. urtean. Dirudienez, baseliza hau Astigarrietako lehenengo parrokia izan zen.

    Jaieguna

    Urtero Penteskostes bigarren egunean erromeria egon ohi da.

    Kondaira

    Diotenez, Erdi Aroan inguru honetan 30 pertsona baino gehiago hil omen ziren izurrite baten ondorioz. Orduan herriko erretore zen On Pedro Eizagirre ere, herrikidei laguntzen ibilita gaixotasunak harrapatu eta hil egin zen. Hildakoen gorpuak San Gregorioren ermita barruan lurperatu omen zituzten eta handik urte batzuetara gorpuzkinak hilerrira eramateko hasi zirenean, erretorearen gorpua, aldare ondoan lurperatua izan zena, artean usteldu gabe omen zegoen.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.