San Giovanni dei Fiorentini
San Giovanni dei Fiorentini Erromako basilika bat da, Ponte rionean kokaturik dagoena. Florentziako patroia den Joan Bataiatzailearen izenean sagaraturik dago, hortik datorkio izena. Erroman dagoen Florentziako komunitatearentzako erreferentziazko eliza da.
San Giovanni dei Fiorentini | |
---|---|
![]() ![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Hiria | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′58″N 12°27′54″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1523 |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | piazza dell'Oro - Roma |
Webgune ofiziala | |
Historia
San Pantaleon eliza zaharra zegoen tokian eliza berria eraiki behar zela erabakita Florentziako Medici familiakoa zen Leon X.a Aita Santuak proiektu lehiaketa bat antolatu zuen 1518an. Garaiko arkitekto onenek hartu zuten parte eta Jacopo Sansovinok irabazi zuen baina eraikuntza lanak Antonio da Sangallo Gazteak eta Giacomo della Porta gidatu zituzten 1583 eta 1602 artean[1].
Hasiera batean oin zentralizatua ardatz bazuen ere gurutze latindarra hartu zuten oinarri. 1602an Carlo Maderno arkitektoak hartu zuen kupula egiteko ardura eta eliza 1620an gelditu zen itxuratuta.
1634an Pietro da Cortona arkitekto barrokoak aldare nagusia eraiki zuen[2] [3]eta Alessandro Galileik diseinaturiko aurrealdea bukatzeko beste 100 urte behar izan ziren, 1734an amaitu baitziren lanak[4].
Koroa Francesco Borromini arkitektoak diseinatu zuen eta 1669an bere bazkidea zen Ciro Ferrik amaitu zuen, Borromini 1667an hil baitzen[3].
Iruditegia
- San Giovanni dei Fiorentini eliza.
- Aurrealdea.
- Absidea.
- Habeartea.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Planet, Lonely. «Basilica di San Giovanni Battista dei Fiorentini in Rome, Italy» Lonely Planet (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).
- Blunt, Anthony. (1982). Guide to Baroque Rome. Granada, 51 or..
- Merz, Jorg Martin. (2008). Pietro da Cortona and Roman Baroque Architecture. Yale, 87-91 or..
- Guide Rionali di Roma. , 16 or..