San Giovanni degli Eremiti
San Giovanni degli Eremiti (San Joan Eremutarrena) Siziliako Palermoko eliza da; Palazzo dei Normannitik gertu dago. 2015etatik Unescok Gizateriaren ondarea izendatu duen Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzo barruan dago.
San Giovanni degli Eremiti | |
---|---|
Chiesa di San Giovanni degli Eremiti | |
![]() | |
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Palermo |
Koordenatuak | 38°06′35″N 13°21′17″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1136 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Palermo (en) ![]() |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | Normandiar arkitektura Norman-Arab-Byzantine culture (en) ![]() |
Azalera | 0,3 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1487-002 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Historia
Elizaren jatorria VI. mendean bilatu behar da . Ondoren, Siziliako islamisten konkista izan zen eta, ondorioz, meskita bihurtu zuten. Normandiarren etorreratekin, Roger II.a Siziliakoak kristauen eskuetara itzuli zuen. 1136 urtearen inguruan Monte Vergineren Beneditarrei elizaren ardura eman zitzaien. Eraikinak hurrengo mendeetan aldaketa handiak ezagutu zituen. 1880an, bestetik, Erdi Aroko itxurara itzultzen saiatu ziren. 2015ean Unescok Gizateriaren ondarea izendatu zuen, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.[1]
Ezaugarriak
Arkitektura ikuspuntutuk elementu deigarrienak dituen kupula gorriak dira. Horiek, zaharberritzeko prozesuan, XII. mendean eraiki ziren; ondo asko erakusten digu oraindik musulmanen eragina bizirik zirauela uhartean. Kanpandorrea, bestetik, gotiko estilokoa da. Elizak gurutze latindarraren oinplanoa du: hiru habearte ditu eta hiru abside; lau-aldeko bakoitzak kupula bat du. Presbiteroak ere, horma hobiz bukatuta, kupula du.
Klaustroa monasterioaren alde nagusia da. Azpimarratzekoak dira zutabe bikoitzak. Kapitelak landare-apaingarriekin apainduta daude; gainean arku zorrotzak heltzen dituzte. Lorategia ederra da eta bertan uraska bat ikus daiteke.
Iruditegia
- Kupula arabiar gorriak eliza honen ezaugarriak dira.
- Fatxadaren apaingarriak.
- Habearte nagusia.
- San Joanen margolanak.
- Klaustroa.
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
- (Italieraz)(Ingelesez):Unescoren webgunea.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Giovanni degli Eremiti |