San Gilabad eliza
San Gilabad eliza edo San Gil Abad eliza Esteribarko Agorreta lekuan Erdi Aroko kristiau eliza zaharra bat da. Gaur egun, horma itxurako aztarna batzuk geratzen dira.
San Gilabad eliza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Esteribar |
Koordenatuak | 42°56′44″N 1°29′23″W |
![]() | |
Eraikina
Eliza harlangaitzez egindako eraikuntza txikia da, landa-izaera duena. Habearte bakarra du, burualdea burualde zuzenekoa eta sarrera epistolaren aldetik. Oinaldean dorrea dago, gorputz bakarrekoa eta kanpaientzako bao bikoitza duena. Barrualdea kanoi-gangaz estalita dago, arku fajoiekin. Erretaula nagusia egur polikromatuzko altzari xume bat da, herriz herri egina, eta kronologia desberdineko tailuz apainduta dago. Horien artean, atikoko Gurutziltzatuaren irudia nabarmentzen da (XVII. mendea), multzoko piezarik zaharrena eta zainduena.
Erreferentziak
- «Esteribar | Agorreta» esteribar.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.