San Frantzisko eliza (Porto)

San Frantzisko eliza (portugesez: Igreja de São Francisco) Portugalgo Porto hirian kokatzen den eliza gotikoa da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Portoko alde historikoaren barnean.

San Frantzisko eliza
eta
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaPorto
Portugalgo udalerriaPorto
FreguesiaCedofeita, Santo Ildefonso, Sé, Miragaia, São Nicolau e Vitória
Koordenatuak41°08′28″N 8°36′58″W
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Izenaren jatorriaFrantzisko Asiskoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaPortoko elizbarrutia
IzenaFrantzisko Asiskoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea

    Historia

    Frantziskotarren ordena 1223an ezarri zen Porton eta 1244an Frantzisko Asiskoaren omenezko eliza txiki bat eraiki zuen. Fernando I.aren babesean 1383an eliza handiago bat eraikitzeari ekin zioten, hau gotikoa, 1425 urtean bukatu zutena. Ordutik elizak ez du aldaketa nabarmenik izan. XV. eta XVI. mendeetan Portoko familia aberatsenek bertan ezarri zituzten beren panteoiak.

    XVIII. mendean barneko azalera estilo barrokoan estali zuten, aldareak eta nabeak bereziki, gaur egun Portugalgo artelanik onenetakoak kontsideratuak daudenak.

    1832ko setioan elizaren klaustro zaharra suntsitua izan zen eta haien lekuan Portoko Burtsa eraiki zen.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.