San Frantzisko Asiskoaren komentua (Zangoza)
San Frantzisko Asiskoaren komentua Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Alde Zaharran kokatutako XIII. mendeko kristiau komentu bat da. Gotiko estiloa ditu.
San Frantzisko Asiskoaren komentua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zangoza |
Koordenatuak | 42°34′32″N 1°17′00″W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-400 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
400 | |
|
Areto batean dorre-erlojuen museoa dago.
Historia
Komentu hau Karmengo Amaren komentuarekin batera dira Zangozako ziren lau komentuen azkenak. Kondairaren arabera XIII. mendean, 1213an, San Frantzisko Asiskoak berak sortu zuela Zangoza Zaharrean, Rocaforten, uste da, Santiago de Compostelara bidaiaren bueltan Nafarroatik zihoala. Urte batzuk geroago Tibalt II.a Nafarroakoak Zangoza Berrian Italiako santuari eskainitako eliza bat berreraiki zuen; ondoren komentua egin zen.[1] Komentuko eliza eraiki zen data gogorarazteko elizaren ataritik gertu plaka batek zera dio: 1266ko urriaren 18an. Eraikin honetan Frantziskotar familiaren komunitatea bizi izan da. Halaber, 1530ean eta 1551an Nafarroako Gorteak eraikin horretan bildu ziren. Iberiar Penintsulako Gerran kaserna moduan erabilia izan zen. 1835an gobernu liberalak komentuaren desagerpena sinatu zuen eta fraideak bertatik aterata. 1898an, bestetik, Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena egokitu zen bertan eta haiek dira egungo biztanleak. 1965 eliza zaharberritua izan zen baina emaitzak ez ziren oso onak izan.
Eraikina
Komentuaren alde zaharrena eliza da. Gotiko estiloan eraikia, habearte bakarra eta aldare nagusiaren alde zuzena du. Artistikoki multzoaren elementu nagusia ataria da; atari gotiko horrek arku zorrotza du. Gurutze ganga berriagoa da, XVI. mendekoa. Elizaren kaperetan balio handiko irudiak gordetzen dira. Badago ere XIV. mendeko klaustroa ikus daiteke. Klaustroak 64 arku zorrotz ditu. Aipagarria da klaustroan ikus daitekeen Erdi Haroko hilarriak.
Iruditegia
- Elizaren barrualdea.
- Komentuaren ataria.
- Eraikinaren atzealdea.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZANGOZA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).