Fermin Amienskoa

Fermin Amienskoa —batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna— (Iruñea, 272 Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina. Erromatar Eliza Katolikoak bi egun ditu ezarrita San Fermin ospatzeko: irailaren 25a eta uztailaren 7a. Lehenbiziko datan santuaren omenez San Fermin Txikito jaiak ospatzen dira, aldiz bigarren datan, Iruñeko Sanferminak.

Fermin Amienskoa

Amiensko apezpiku


Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Amiens (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPompaelo, 272
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAmiens, 303ko irailaren 25a (30/31 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta erlijiosoa
Lantokia(k)Castronuevo
Santutegia
Irailaren 25 eta Uztailaren 7
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Artikulu hau Iruindar santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».

31 urte zituela burua moztu zioten. Amiensko eta Lesakako santu zaindaria da. Eta, San Frantzisko Xabierkoarekin batera, Nafarroako zaindaria ere.

Elezaharren arabera, Iruñean jaio zen, eta Firmo izeneko senatari pagano baten semea zen. Hori dela eta, haren omenezko San Ferminen kapera Iruñeko San Lorentzo elizan dago.

Kaleak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermin Amienskoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.