San Felixen uholdea
San Felixen uholdea (nederlanderaz: Sint-Felixvloed) edo Larunbat Gaiztoa (nederlanderaz: quade saterdach) 1530eko azaroaren 5ean gertaturiko Europako haize ekaitza izan zen. Ozeano Atlantikoan sortutako ekaitz handi bat izan zen, Flandria eta Zeelanda eragin zituen, 100.000 heriotza eraginez.[1]
San Felixen uholdea | ||
---|---|---|
Mota | sagailo zikloniko | |
Honen izena darama | Felix of Valois (en) | |
Denbora-tarte | 1530eko azaroaren 5a - | |
Herrialdea | Herbehereak | |
Egun hori Felix Valoiskoaren jaia zelako, ezizen hori hartu zuen.[2] Ipar Itsasotik zetorren sagailo zikloniko itzel batek Noord-Beveland uhartea ere suntsitu zuen; historiaren arabera, Kortgeneko kanpandorrea baino ezin zen ikusi olatuen gainean. Noord-Beveland ez zen betiko galdu: hurrengo hamarkadetan, uhartea itsasoan suspertu baitzuten.
Uholde hori Herbehereek jasan duten uholde larrienetako bat izan zen.
Erreferentziak
- (Nederlanderaz) «Sint Felixvloed treft Zeeland» www.isgeschiedenis.nl.
- Lambert, Audrey M.. (1971). The Making of the Dutch Landscape: An Historical Geography of the Netherlands. Seminar Press Ltd, 225 or..
Kanpo estekak
Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.