San Felipe
San Felipe Venezuelako ipar-mendebaldeko hiria eta Yaracuy estatuko hiriburua da. 250 mko garaieran dago, Caracastik 270 kmra, Puerto Cabellotik 90 kmra, Barquisimetotik 90 kmra eta Acariguatik 140 kmra. 472 km²ko azalera dauka eta 2011n 100.759 biztanle zituen[1].
San Felipe | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
![]() San Felipeko arkua ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Estatua | Yaracuy | ||
Izen ofiziala | San Felipe | ||
Posta kodea | 3201 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 10°20′07″N 68°44′45″W | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 472 km² | ||
Altuera | 250 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 220.786 (2001) | ||
Dentsitatea | 213,47 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1729 | ||
Telefono aurrizkia | 254 | ||
Ordu eremua | UTC−04:00, Ekialdeko Ordu-eremu eta UTC−05:00 | ||
http://www.yaracuy.net/municipios/municipio-san-felipe/ |
Hiria 1729an bereizi zen Barquisimetotik[2]. Garrantzi handia izan zuen kakaoaren salerostean, 1812an lurrikara batek erabat suntsitu zuen arte. Jatorrizko kokalekutik iparraldera berreraikia izan zen. Gaur egun, Yaracuy ibaiaren ibar emankorreko merkataritza eta manufaktura gunea da[3].
Erreferentziak
- 2011ko erroldaren emaitzak: Yaracuy Ine.gob.ve
- Municipio San Felipe Yaracuy.net
- San Felipe Global.britannica.com
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.