San Cristóbal de las Casas
San Cristóbal de las Casas, tzotzileraz Jovel deitua, Mexikoko Chiapas estatuko hiri eta udalerria da. Los Altos de Chiapas eskualdeko hiririk handiena da, eta estatuko hirugarrena, Tuxtla Gutiérrez eta Tapachularen ondotik. 2010ean 185.917 pertsona bizi ziren udalerrian, horietako 158.027 herriburuan.[1].
San Cristóbal de las Casas San Cristóbal de las Casas Jovel | ||
---|---|---|
Mexikoko herria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Mexiko | |
Estatua | Chiapas | |
Alkatea | Marco Antonio Cancino González | |
Izen ofiziala | San Cristóbal de las Casas | |
Jatorrizko izena | San Cristóbal de las Casas | |
Posta kodea | 29200–29299 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 16°44′13″N 92°38′15″W | |
Altuera | 2.100 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 183.509 (2020) 25.482 (2010) | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1528ko martxoaren 31 | |
Telefono aurrizkia | 967 | |
Ordu eremua | UTC−06:00 | |
Hiri senidetuak | San Miguel de Allende (en) , Oaxaca eta Quetzaltenango | |
Matrikula | 7 | |
http://www.sancristobal.gob.mx/ |
Geografia
Los Altos de Chiapas eskualdeko Jovel bailararen erdian kokaturik dago, 2.100 metroko garaieran.
Klima
Klima epela dauka, negu lehorrekin, Cwb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (San Cristóbal de las Casas) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 30.5 | 30.0 | 33.5 | 31.0 | 35.8 | 34.0 | 33.5 | 29.0 | 29.5 | 33.0 | 30.0 | 33.5 | 35.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 20.3 | 21.4 | 22.9 | 23.5 | 23.1 | 22.4 | 22.5 | 22.5 | 21.7 | 21.3 | 20.7 | 19.9 | 21.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12.3 | 13.0 | 14.5 | 15.7 | 16.4 | 17.0 | 16.5 | 16.5 | 16.4 | 15.5 | 13.8 | 12.5 | 15.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.2 | 4.5 | 6.0 | 7.8 | 9.7 | 11.5 | 10.6 | 10.5 | 11.2 | 9.6 | 7.0 | 5.1 | 8.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.5 | -7.5 | -7.5 | -5.0 | 1.0 | 1.3 | 1.5 | 1.2 | 0.1 | -2.5 | -6.1 | -8.0 | -8.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 9.0 | 10.9 | 16.0 | 43.8 | 111.8 | 226.3 | 143.6 | 153.9 | 215.4 | 109.0 | 32.8 | 12.2 | 1084.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.5 | 2.4 | 2.3 | 5.7 | 11.4 | 18.7 | 14.3 | 15.5 | 19.7 | 11.3 | 5.3 | 2.3 | 112.0 |
Eguzki orduak | 212.8 | 199.6 | 203.7 | 180.7 | 168.4 | 137.9 | 174.9 | 178.5 | 116.2 | 152.5 | 173.0 | 189.8 | 2088.0 |
Hezetasuna (%) | 80 | 78 | 77 | 76 | 77 | 78 | 77 | 78 | 80 | 80 | 80 | 80 | 78 |
Iturria (1): Servicio Meteorológico National (1951–2010)[2][3] | |||||||||||||
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (eguzkia, hezetasuna, muturrekoak 1951–1980)[4] |
Historia
Hiria Diego de Mazariegosek sortu zuen, 1528an, beste espainiar kolono batzuekin batera. Tzotzilen aurka irabazitako lurretan sortu zuten Ciudad Real de Chiapa izenarekin. Espainiar agintearen garaian Chiapako hiriburua zen, Guatemalako erresumaren barruan. San Cristóbal de las Casasek jarrera kontserbadorea izan zuen historian zehar, eta Chiapas Mexikorekin batzea babestu zuen, hala nola erregimen kontserbadoreak XIX. mendean. 1892ko abuztuaren 11n, hiriburutza galdu zuen estatua liberalen esku geratu zenean.
1994ko urtarrilaren 1ean mundu osoko titularretan agertu zen, EZLNk udaletxea hartu zuenean. Gaur egun ere EZLNren manifestazioen gune garrantzitsua da.
Turismoa
Gaur egun hiri kosmopolita da, askoren esanetan Chiapaseko hiriburu kulturala. Gune turistiko nagusia da. 2003an Mexikoko Pueblos Mágicos programan sartu zuten, eta 2010etik aurrera "Mexikoko herri magikoen artean magikoena" titulua eman zioten.
Erreferentziak
- San Cristóbal de las Casas, microrregiones.gob.mx
- Normales climatológicas 1951-2010. Servicio Meteorológico National (Noiz kontsultatua: 2013-1-18).
- Normales climatológicas 1981-2000. (Noiz kontsultatua: 2013-1-18).
- Normales climatológicas para San C. De Las Casa, Chiapas. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: 2013-1-18).