Banco San Carlos

Banco San Carlos edo Banco de San Carlos (ofizialki Banco Nacional de San Carlos) Espainiako banku-erakunde bat izan zen, Espainiako Karlos III.a erregearen aginduz 1782ko ekainaren 2an sortua. Frantzisko Cabarrús lapurtarra izan zuen bultzatzaile nagusia, Valentin Foronda gasteiztarrarekin batera.

Lehenengoz Espainiako koroaren peko lurretan, Bankuak billeteak jaulki zituen, vales reales direlakoak. Espainiako banku nagusietako bat izan zen, eta 1829an Banco de San Fernando bihurtu zen, Espainiako Bankuaren ernamuina.

Bilakaera

Karlos III.a erregearen babespeko finantza-erakundea zen, baina pribatua. 1782an, Cabarrúsen ekimenez, Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren funtsak banku honetan gorde ziren, eta konpainiaren hondarrak salbatzeko balio izan zuen. Funts horiek baliatuz, Filipinetako Konpainia sortu zen. 1793an, bulego bat ireki zuen Parisen eta, hainbat urtez zorretan segitu ondoren, 1829an, Banco de San Fernando izenaz birsortu zen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.