San Blas jaia
San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal Herrian, Espainian eta Hego Amerikako zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena.
Eztarrien zaindari
San Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan.
Kordoiak
Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, katarroak eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan.
Jaiak eta azokak
Egun honetan santuaren omenez, hainbat herritan jaiak eta nekazal azokak antolatzen dira. Ganaduarentzako elikagaiak ere bedeinkatzen dira San Blas egunean.
Azokak
Abadiñokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu. Laudiok ere hainbat ekintzaz beteriko azoka antolatzen du.