San Bernardo alle Terme

San Bernardo alle Terme (latinez: Sancti Bernardi ad Thermas, euskaraz: «Termetako San Bernardo») Erromako eliza bat da, Castro Pretorio rionean kokaturik dagoena.

San Bernardo alle Terme
chiesa di San Bernardo alle Terme
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°54′13″N 12°29′40″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1589
Izenaren jatorriaBernart Clairvauxkoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaBernart Clairvauxkoa
Arkitektura
Estiloamanierismoa

    Historia

    Dioklezianoren termen hondarretan eraiki zen eliza 1598 urtean, honek zeukan dorre zirkular bietako bat aprobetxatuz. Caterina Sforzak Frantziako zistertar talde bati eman zion eliza, Feuillants taldeari. Frantziako Iraultzaren ondoren Feuillantak desegin ziren eta eliza Bernardo Clairvauxkoaren kongregazioari eman zitzaion eta honek bere izena eman zion.

    Deskribapena

    Panteoiaren itxura du, kupula eta oculus batekin. Kupulak 22 metrotako diametroa du eta dekorazioa oktogonala da. Zortzi santuren estatuak daude barnean, bakoitza bere nitxoan sartua. Hauei kapera aparte batean San Frantziskoren estatua gehitzen zaie.

    Iruditegia


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.