San Bartolome eliza (Munarrizketa)
San Bartolome eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Leotz udalerriko Munarrizketa lekuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da.
San Bartolome eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Leotz |
Koordenatuak | 42°37′44″N 1°33′32″W |
Ondarea | |
Eraikina
Aurri-egoeran dagoen eraikuntza da, harriz eraikitako Erdi Aroko egitura zutik mantentzen duena. Habearte angeluzuzen bakarra zuen, burualde karratua, epistolaren aldetik sarrera duena, zirkuluerdiko arkua eta apaindu gabea. Kanpandorrea oinaldean dago, habeartearen lehen atalaren gainean, eta goiko aldean zirkuluerdiko bao bikoitza du kanpaientzat. Eliza honen bataiarria Orreagako kolegiata eta bere altzariak Barasoaingo elizara eraman ziren.
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | MUNARRIZKETA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.