San Andres faila
San Andres faila edo San Andresko faila Ipar Amerikako eta Ozeano Bareko plaken artean dagoen faila transformatzaile (bereizten dituen plaka tektonikoek mugimendu horizontala dute) bat da. Ipar Amerikako plaka ipar ekialderantz mugitzen da eta Ozeano Bareko plaka hego mendebalderantz. Faila gutxi gorabehera 1.300 kilometro luze eta 16 kilometro sakon da[1].
San Andres faila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Faila |
Luzera | 1.287 km |
Eponimoa | San Andreas Lake (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°07′00″N 119°39′00″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Failak Kalifornia zeharkatzen du (Mexikoko Kalifornia Beherea estatua eta Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatua). Kaliforniako Desert Hot Springs, San Bernardino, Wrightwood, Palmdale, Gorman, Frazier Park eta Paly hiriak zeharkatzen ditu[2]. San Andresko faila ikusgarria da Carrizo Plain (San Luis Obispo konderrian) eta Olemako bailara (Marin konderrian) bezalako basamortuko eremuetan.Oso faila ezaguna da, lurrikara handiak sortu dituelako eta lurrikara horiek kalte ugari eragin dituztelako.
Geologia
San Andresko failak 28 milioi urte inguru ditu. Pazifiko Orientaleko dortsala Ipar Amerikako plakaren azpian subduzitu zenean sortzen hasi zen. Ipar ekialderantz eta hego mendebalderantz hedatzean, faila handitu egin zen eta handituz doa gaur egun ere. Aktibitate hau K.o. 200. urtean hasi zen.[3]
Sistema hau faila edo segmentu txikiagoetan dago banatuta. Hegoaldean aipagarriak dira San Jacinto, Imperial eta Cerro Prieto. Hegoaldean San Andres faila Kaliforniako golkoan amaitzen da. Ozeano Bareko plaka Kaliforniako golkotik San Andres failaren iparralderantz doanez, 50.000 urtetan Kaliforniako penintsula Mexikotik bananduko (6 cm banantzen da urtean) eta iparralderantz mugituko dela aurreikusi da. 50 milioi urteren buruan Alaska aurrean egongo dela kalkulatu da.
Kaliforniako penintsula faila honen ondorioz sortu zela diote. Fenomeno beraren ondorioz Los Angeles eta San Frantziskoko badia (failaren alde banatan daude) elkartzen ari dira, urteko 4,5 cm-ko abiaduraz. Begi hutsez mugimendu hori ezin da hauteman, baina kalteak eragin ditu hainbat ingeniaritza lanetan, adibidez akueduktuetan, zubietan, errepideetan eta etxeetan.
Aurkikuntza
San Andresko faila 1895ean Andrew Lawsonek aurkitu zuen. Gaur egun San Andres faila aurkitzen den lekuan laku bat zegoen (San Mateo konderrian), izen berdinekoa. Hori dela eta, failari izen hori jarri zitzaion.[4]
Lurrikarak
1857an lurrikara bat izan zen, Parkfieldetik El Cajoneraino hedatu zena eta Richter eskalan 8,0 magnitudekoa izan zena.
1906ko apirilaren 18an 5:12tan San Frantzisko hirian lurrikara bat egon zen, 7,8 magnitudekoa. 3 mila hildako baino gehiago utzi zituen. Lurra 6 metro mugitu zen minutu gutxitan, kalte aunitz sortuz. Galera materialek 5 milioi dolarrak gainditu zituzten. 28 mila eraikin suntsitu ziren eta 225 mila biztanlek etxea galdu zuten. San Frantziskoren historiako tragediarik handiena izan zen[5].
1989ko urriaren 17an Loma Prieta hirian 7,1 magnitudeko lurrikara izan zen. 67 hildako eta 3.757 zauritu utzi zituen denetara.
1994ko urtarrilaren 17an San Fernando bailararen iparraldean gertatu zen, 6,7 magnitudekoa (Richter eskalan) izan zen. 72 hildako eta 12 mila zauritu utzi zituen.
2008ko otsailaren 8an 5,4 magnitudeko (Richter eskalan) lurrikara egon zen goizeko 11:40an, Mexicalin, Behe Kalifornian. 2008ko otsailaren 11an 10:29etan Mexicalin 5 magnitudeko lurrikara egon zen, Cerro Prieto sumendian. Egun horretan bertan 20:32etan 5,1 magnitudeko lurrikara bat egon zen, Cerro Prieton bertan, eta otsailaren 8tik otsailaren 22ra arte 600 erreplika inguru neurtu ziren Mexicalin. 2008ko uztailaren 29an 11:47etan 5,4 magnitudeko lurrikara gertatu zen Los Angelesen.
2009an hiru lurrikara izan ziren. Lehenengoa urriaren 10ean izan zen 11:59tan, Culoaca, Los Mochis eta La Paz hirietan. 6,9 magnitudekoa izan zen. Bigarrena abenduaren 30ean izan zen 5,9 magnitudekoa izan zen. 35 segundu iraun zituen eta Tecaten, Tijuanan, Mexicalin, Ensenadan, Caléxicon, San Luis Río Coloradon eta El Centron izan zen. Egun horretan bertan 5,1 magnitudeko erreplika bat neurtu zen, nahiz eta kalte ezta galera materialik ez ziren erregistratu .
2010eko apirilaren 4ean, igandean, 7,2 magnitudeko lurrikara gertatu zen, epizentroa Laguna Saladan zuelarik (Mexicali eta San Felipe artean). 4 hildako eta 250 zauritu baino gehiago egon ziren. Lurrikara Estatu Batuetako Hegoaldeko hainbat hirietan nabaritu zen, hala nola, San Diego, Phoenix, Las Vegas, Los Angeles, eta baita Tijuana, Playas de Rosarito, Tecate eta Ensenadako iparraldean (Behe Californian). 7,0 magnitudearekin, San Luis Río Colorado eta Puerto Peñascon (Sonoran). Lau erreplika gogor erregistratu ziren; horietako 3 egun berean , 5,3, 5,1 eta 5,7 magnitudekoak eta 5,5 magnitudeko beste bat apirilaren 8an. 2010ko urriaren 20an 11:53ean beste lurrikara bat izan zen, 6,9 magnitudekoa Culiacan, Los Mochis, La Paz eta inguruko beste toki batzuetan.
2011ko irailaren 19an Guatemalan, El Salvadorren eta Hondurasen mugimendu gogorrak nabaritu ziren, eta leku kaltetuena Santa Rosa izan zen, Guatemalako departamentuan, 3 hildako eta 12 desagerturekin.
2014ko abuztuaren 24an San Francisco hirian 6,1 magnitudeko lurrikara izan zen.
2015. urtean bi lurrikara izan ziren. Lehenengoa abuztuaren 17an San Frantzisko hirian 6,1 magnitudekoa (Richter eskalan) izan zen. Bigarrena Los Mochis, Sinaloa eta Mexikoko hirietan eman zen irailaren 13an, 6,7 magnitudekoa (Richter eskalan). Kalte materialik eta biktimarik ez ziren egon.[6]
2016ko abenduaren 8an Kaliforniako mendebaldeko kostan 6,4 magnitudeko lurrikara izan zen. Kalte materialik eta hildakorik ez ziren egon.
“Big One” Richteren eskalan 8 graduko magnitudeko edo gehiagoko lurrikara hipotetiko bat da, San Andres failan zehar hedatuko dena. Los Angeles, Palm Springs eta San Francisco hiriei kaltetuko diela uste da. Honek Mexikon zehar hainbat lurrikara gertatzea eraginen du.
Erreferentziak
- https://historiaybiografias.com/falla_andres
- (Gaztelaniaz) «Todo lo que debes de saber sobre la falla de San Andrés» EL DEBATE (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
- «Information and resources about the San Andreas Fault» www.sanandreasfault.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
- «History of the Earth, California, the San Andreas Fault and some of the people who helped us understand it» www.sanandreasfault.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
- (Gaztelaniaz) «▷ El TERREMOTO LA FALLA DE SAN ANDRES y sus peligros actuales【2018】» Falla de San Andres (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
- (Gaztelaniaz) SIPSE, Grupo. (2017-09-22). «Todo lo que debes saber sobre la falla de San Andrés» SIPSE.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |