San Andres eguna
San Andres eguna edo San Ander Eguna (eskozieraz: Saunt Andra's Day, Eskoziako gaeleraz: Là Naomh Anndrais; ingelesez: Saint Andrew's Day) Andres Apostoluaren omenezko jaieguna da, urtero azaroaren 30an ospatuz. Eskoziako jai egun nazionala eta Errumaniako jaieguna da. San Andres Zipre, Eskozia, Grezia, Errumania, Errusia, Ukraina eta Konstantinoplako Patriarkatza Ekumenikoaren zaindaria da. Euskal Herriko zenbait herritan- Lizarran,[1] Azkoitian eta Eibarren[2]- egun handi hau ere ospatzen dute, askotan azokak antolatuz.
San Andres eguna | |
---|---|
![]() | |
Izen ofiziala | Andrzejki |
Tokia | Eskozia eta Errumania |
Data | |
Data | Azaroaren 30a |
Alemanian eta Austrian Andreasnacht, Polonian Andrzejki eta Errusian Андреева ночь ("Andresen gaua") bezperan ospatzen dute. Egun magikotzat hartzen dute, askotan banpiroekin lotuta.[3]
Erreferentziak
- Nafarroako Gobernua. Lizarrako feriak eta azokak. .
- Eusko Jaurlaritza. San Andres azoka, Eibarren eta Azkoitian. .
- Dunwich, Gerina. (2002). A Witch's Guide to Ghosts and the Supernatural. Career Press, 171 or. ISBN 978-1-564-14616-8..
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.