San Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionala

San Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionala (gaztelaniaz: Academia Nacional de Bellas Artes San Alejandro) 1818ko urtarrilaren 11an Habanan sortutako akademia da.

San Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionala
Datuak
Motaakademia
HerrialdeaKuba
Historia
Sorrera1818
webgune ofiziala

Historia

XIX. mendean, 1812tik aurrera, Espainian frantsesekin gertatu ziren gatazken ondorioz sortu zen Akademia. Marrazketa eta Margolaritza Doako Eskola bezala sortu zen, 1818an, lehen zuzendaria Jean Baptiste Vermay (1784-1833) izanik. 1832tik "San Alejandro" izena jarri zitzaion, Alejandro Ramírez pertsonalitatea gogorarazteko, Herriaren Adiskideen Errege Elkarte Ekonomikoaren lehen zuzendaria; Alejandro Ramírezek ez zuen zalantzarik izan bere dirua proiektuaren alde jartzeko. Eskola hasiera batean hiriburuaren San Agustin komentuan kokatu zen. Habanako Unibertsitatearen ondoren Hispanoamerikako horrelako instituzio zaharrena da, hau da, eraikuntzan bertan irakasten duena. Akademia, urteen poderioz, leku desberdinak ezagutu ditu; gaur egun Marianaon dago, 31. Ibilbidean eta 100. kalean.[1]

Zuzendariak

Akademia bere historian artista ezagunen zuzendaritza izan du, bai kubatarrak baita kanpotik etorritakoak ere. Horien artean izen hauek aipa daitezke:

  • Joseph Leclere, 1848an moldatze klaseak antolatu zituen.
  • Federico Mialhe, zientzialari eta paisaia-margolari italiarra, zuzendaria 1850.urtean.
  • Miguel Melero, kolorearen erabilera berritu zuen.
  • Leopoldo Romañach
  • Armando Menocal
  • Esteban Valderrama y Peña, erretratugilea
  • Enrique Caravia.
  • Florencio Gelabert.
  • Carmelo González, 1957an Kubako Grabatzaileen Elkartea sortu zuen.

Ikasle ezagunak

  • Pablo Borges Delgado
  • Amelia Peláez
  • Antonio Gattorno
  • Víctor Manuel
  • Manuel Rodulfo Tardo
  • Manuel Carbonell

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.