San Adriango mendi-aterpea
San Adriango mendi-aterpea edo Lizarrateko mendi-aterpea Aizkorri mendilerroaren Gipuzkoako aldean dagoen mendi-aterpea da. Lizarratetik oso hurbil dago, 980 metroko garaieran. Aizkorri mendilerroko edozein menditara igotzeko abiapuntu aproposa da. Gaur egun, itxita dago, berritzeko lanak egiten ari direnez.[1]
San Adriango mendi-aterpea | |
---|---|
![]() San Adriango mendi-aterpearen irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Zegama |
Koordenatuak | 42°56′14″N 2°18′24″W |
![]() | |
Aterpe honetara heltzeko ohiko bidea da Otsaurte mendatetik abiatzen den mendi-pista hartzea. Aterpetxetik ehunka metro batzuk beheragoraino eramango gaitu.
Historia
Mikeleteen etxe izateko eraiki zuten. Arabatik Gipuzkora sartzen zirenek zerga bat ordaintzen zuten, hots, muga igarotzen zuten salgaien kontrolatzeko aduana modukoa zen.
Erreferentziak
- Andere Santisteban: «La reapertura del refugio de San Adrián en Aizkorri completaría la red actual», Casimiro Bengoetxea mendizaleari eginiko elkarrizketa, Noticias de Gipuzkoa, 2010-10-04.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.