San Adrian baseliza (Zangoza)
San Adrian baseliza Nafarroa Garaiko Zangoza udalerriko Vadoluengo herri hustuan kokatutako XII. mendeko kristiau baseliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.
San Adrian baseliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zangoza |
Koordenatuak | 42°33′49″N 1°17′02″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1122 (egutegi gregorianoa) |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-387 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0004943 |
387 | |
|
Herrigunetik kanpo eta hegoaldean dago, Gabarderal kontzejura doan bidean, Aragoi ibaiaren ertzean. 1983an monumentu historiko-artistikoa izendatu zuten. Estiloa Aragoiko erromanikoa da.
Jatorria
Ziur aski antzinako bide bat hemendik igarotzen zen, gero erromatar galtzada. Geroago, Zangotzan zubia egin zuten eta bide hau baztertua gelditu izanen zen.[1]
Historia
Vadoluengo 1035ean agertzen da dokumentatuta; urte horretan Antso III.a Garzeitz Nagusiak Ramiro semeari gero Aragoiko konterria izango zen lurraldea eman zion eta hortxe kokatzen du muga, alegia. 1122. urtean Alfontso I.a Nafarroakoak bere ahaide bati lur hauek eman zizkion bertan bere jauregia egiteko. Manuel trujillo Bergesen ustez baseliza gaur egun desagertu dagoen jauregiaren kapera izan zitekeen. 1135ko urtarrilean, Vadoluengoko Ituna sinatu zen; itun horren arabera Ramiro II.a Monjeak eta Gartzea IV.a Remiritz Berrezarlea haien arteko anaitasuna sinatu zuten, bata hiltzen bazen besteak haren koroa hartzeko. 1312an Vadoluengon nafarren eta aragoien arteko borroka eman zen, San Adriango gudua.[1]
Baseliza, bestetik, Leireko monasterioaren eskuetan gelditu zen. Monjeek Góngora markesei saldu zioten.
Deskribapena
Baselizak habearte bakarra du. Dorre karratua du, habeartearen atzealdean kokatuta. Harlanduaz egina dago. Erlaita irudi desberdinak erakusten dituzten hagaburu landuez helduta dago; horietako batzuek esanahi sexuala dute, esaterako emakume ezkondu bat biluzik errepresentatzen duena.[2]
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ZANGOZA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).