San Adrian (Bilbo)
San Adrian Bilboko auzoa da, Ibaiondo barrutian dagoena, bostgarren barrutian alegia.
San Adrian | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′50″N 2°55′51″W |
Azalera | 0,47 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Auzoak 8.042 biztanle zituen eta 0,47 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datuen arabera). Hiriaren hego-ekialdean kokaturik, San Adriango auzoak A-8 autobidearekin egiten du muga hegoaldean, eta San Frantziskorekin ipar-ekialdean. Pagasarri mendirako igoera arrunta San Adriandik igarotzen da.
1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkadan zehar garatu zen auzoa, eta garai hartakoak dira eraikitako etxebizitza gehienak. Auzoko kalerik gehienak Bizkaiko mendien izenak daramatzate. Urte askotan, San Adriango auzoa Bilboko gainerako auzoengandik banandurik egon zen, Miribillako eta A-8 autobideek hesia egiten zutelarik.
1990eko hamarkadan, etxe bloke berriak eraiki dira San Adriango etorbidean, eta azkenik 2000. urtetik aurrera, 3.100 etxebizitza eraiki ziren Miribilla izeneko gune berrian. Etxebizitza berri horiekin, biztanleria asko hazi da eta 2003tik 6.000 8.000ra igo da auzoan bizi den jende kopurua, hiriko auzo askotako jendea Miribillara etorri eta gero.
Urretxindorra
"Urretxindorra" ikastola auzo honetan kokatuta dago.
Kale garrantzitsuenak
- San Adrian etorbidea
- Goiko Torre kalea
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |