Samuel Urrabieta

Samuel Urrabieta Vierge (Madril, 1853-Ibidem, 1886) XIX. mendeko marrazkilari eta ilustratzaile espainiarra izan zen. Familiak jatorri euskalduna zuen.

Samuel Urrabieta

Bizitza
JaiotzaMadril, 1853
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1886ko martxoaren 10a (32/33 urte)
Familia
AitaVicente Urrabieta
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria

Biografia

Dirudienez, 1853an jaio zen, Madrilen. Aita Vicente Urrabieta zen eta anaia Daniel Urrabieta; biak marrazkilariak ziren. [1]

Espainiatik, bere anaiaren bitartez, bere marrazkiak Frantziako garaiko aldizkari garrantzitsuenetan agertu ziren, besteak beste, Le Monde Illustré eta L'Univers Illustré. Parisen kromolitografiaren tailerra eraman zuen.[2] Elisabet Katolikoaren Ordenarekin saritu zuten.

Erreferentziak

  1. Migeon, Gaston (1898). «L'illustrateur Daniel Vierge». Gazette des Beaux-Arts, Paris (19): 229-238.
  2. Bosch, Manuel (1880). «Nuestros grabados». La Ilustración Española y Americana, Madril, 24 (2): 27-30. ISSN 1889-8394.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.