Samuel Pierpont Langley
Samuel Pierpont Langley (Roxbury, Massachusetts, AEB, 1834ko abuztuaren 22a - Aiken, Hego Carolina, AEB, 1906 otsailaren 27a) AEBtako astronomo eta fisikaria izan zen. Aitzindaria izan zen abiazioaren esparruan ere.
Samuel Pierpont Langley | |||
---|---|---|---|
1887 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Roxbury (en) , 1834ko abuztuaren 22a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Aiken (Hego Carolina), 1906ko otsailaren 27a (71 urte) | ||
Hobiratze lekua | Forest Hills Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Aita | Samuel Langley III | ||
Ama | Mary Sumner Williams | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Boston English High School (en) Boston High School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa, aeronautical engineer (en) , astrofisikaria, fisikaria, asmatzailea, ingeniari aeroespaziala eta hegazkinlaria | ||
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Pittsburgheko Unibertsitatea Allegheny Observatory (en) United States Naval Academy (en) Smithsonian Institution | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Antiquarian Society (en) Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||
Biografia
Samuel Pierpont Langley Roxburyn jaio zen, Massachusettsen (AEB), 1834ko abuztuaren 22an.
Boston Latin Schoolen graduatu zen eta Harvard College Observatoryn laguntzaile izan zen. Geroago, matematikako katedra eman zioten AEBtako Ontzigintza Akademian. 1867an, Alleghenyko Behatokian eta astronomiako irakasle Pittsburghen, Pennsylvanian. 1891 arte aritu zen bertan, 1887an, Smithsonian Institutionen hirugarren idazkari izan baitzen. Hango Behatoki Astrofisikoaren sortzaile izango zen Langley.
1881ean, Bolometroa asmatu zuen[1] eta eguzki-espektroko eremu infragorriko irradak neurtu zituen tresna horren bidez.
1886an, eguzki-fisikari eginiko ekarpenak kontuan harturik, AEBtako Zientzia Akademia Nazionalaren Henry Draper domina eman zioten. 1890ean, Frank Washington Veryrekin batera, Pittsburgheko Allegheny Behatokiko infragorrien gaineko ikerketak argitaratu zituzten eta negutegi efektuaren gaineko lehen kalkuluak egiteko erabili zituen Svante Arrheniusek.
Aerodinamikaz ere arduratu zen, eta zenbait hegaldi labur egiteko aukera eman zion aeroplanoa egin zuen 1896an.
Abiazioa
Langley aireak baino gehiago pisatzen zuen lehen tresna hegalaria egiten saiatu zen. Haren modeloek hegan egin zuten, baina, Wright anaienak baino askoz ere xumegoak izan baziren ere, pilotatutako bi hegaldi saiakerek kale egin zuten.
Banda elastikoek bultzaturiko planeagailu eta aeroplanoekin hasi zen esperimentatzen Langley, hegazkina mugitzen duen energia banda horien tortsioan biltzen zelarik. Ez zen teknika hori erabilita zegoen Alphones Pinaudek lortutako emaitzetara iritsi, baina aurrera jarraitu zuen hala ere. Errotatzen zuen beso bat eraiki zuen, Wright anaien tunel aerodinamikoaren antzera, bere tresnak probatzeko xedean. AEBtako Defentsa Departamentuak 50.000 dolarreko beka bat eman zion eta Smithsonian Institution-ek, berriz, 20.000 dolarrekoa, tripulatutako aeroplanoa garatu eta lurrun eta gasolinazko motordun modelo handiago batzuekin jarraitu ahal izateko. Nolabaiteko aurrerapena lortu zuen, alanbrez eginiko ereduen egonkortasuna eta bultzada frogatuz. Finantziazioan laguntzeko eskaintza ere egin zien Wright anaiei, baina haiek ez zuten onartu.
Fuselajea egiten ari ziren bitartean, barne-errekuntzako motorraren garapena motor fabrikatzaile bati azpikontratatu zioten. Fabrikatzaileak porrot egin zuen potentzia eta pisu espezifiko hura zuen motorra egitean, baina Langleyk kontratatuta zuen Manly ingeniariak diseinua bukatzea lortu zuen. Motor berriak Wright anaienarenak baino potentzia gehiago eskaintzen zuen kiloko. Ez zen Langleyren lana, egia esan, baina bere bultzada esanguratsua izan zen abiazioaren esparruan[2].
Bere makina pilotatuak alanbrezko egitura zuten bi hego pare zituen, tandem eran (bata bestearen atzean) kokatuta. Bai pendize eta baita bira egiteko kontrolak zituen, baina ez inklikanazioa eta, horretarako, pisua orekatzeko ahaleginean ibili behar zuen egokia zen angelua lortzeko. Wright anaiak haize bortitzaren aurka egingo zuen aeroplano arin eta bizkorraren bila ibili baziren, Langley Potomac ibaian ibili zen istripuei ekiditeko ahaleginetan. Katapulta bat behar zuen jaurtiketarako eta aireontziak ez zuen lurreratze-trenik, aurreikusita baitzegoen hegaldiak uretan amaitu behar zuela. 1903ko abenduaren 7 eta 8ko porroten ondoren, proiektua bertan behera geratu zen. Hala ere, diseinu gehienak oso-osorik jasoko zituzten ibaitik.
Langleyren aireontzia eraldatu zuten eta, 1914an, Glenn Curtissek pilotatzea lortuko zuen, alferrik izan bazen ere, Wright anaiei patentean aurrea hartu nahian. Langleyk ez zuen Wright anaien berrikuntza parekatzeko modurik aurkitu: pilotoaren zamak maniobra zezakeen aireontzi handiegi hori kontrolatzeko era. Egia da, era berean, Langleyk bere patrozinatzaileei informe eta proposamen ez gutxi aurkeztu beharrean izan zela, Wright anaiak horrelako oztoporik ez zuten bitartean, bere diru propioa baitzuten eta askatasun osoz burutzen zituzten ikerketak.
Errekonozimenduak
- Langleyren izena abiazioarekin erlazionatutako elementu ugari izendatzeko erabili da:
- II. Mundu Gerran, SS Samuel P. Langley zamaontzia
- Langley bat Eguzki erradiazioa neurtzen duen unitatea da
- Langley Ilargi-kraterra[3]
- Langley asteroidea (3866)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.