Samuel Colt
Samuel Colt (Hartford, Connecticut, 1814ko uztailaren 19a- ibidem, 1862ko urtarrilaren 10a) estatubatuar asmatzaile eta enpresaburua izan zen. Colt's Patent Fire-Arms Manufacturing Company enpresa sortu zuen eta errebolberra masan ekoiztea bideragarri egin zuen.
Samuel Colt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hartford, 1814ko uztailaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Hartford, 1862ko urtarrilaren 10a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Cedar Hill Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Christopher Colt |
Ama | Sarah Caldwell |
Ezkontidea(k) | Elizabeth Jarvis Colt (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ekintzailea, artisaua, design engineer (en) eta weapons manufacturing company (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Gradua | koronel |
Gaztetatik piztu zitzaion armei eta asmakizunei buruzko interesa. Bere aitak ontziratzeko agindu zion eta itsasontzi batean errebolberraren ideia bururatu zitzaion. Aitak finantzatuta, 1835ean patentatu zuen lehen errebolberra. 1847an Texas Rangersek mila errebolber enkargatu zizkioten. Bere negozioak hobera egin zuen eta muntaketa-kate bidez ekoiztu ahal izan zuen. Ondoren, arma horiek Mendebalde Urrunaren istorioko protagonista izan ziren. Colt 1862an hil zen Estatu Batuetako gizonik aberatsenetakoa zela.