Samuel de Champlain
Samuel de Champlain (frantsesez samɥɛl də ʃɑ̃plɛ̃ ahoskatua, Samuel Champlain jaioa; (Brouage, 1567ko abuztuaren 13a - Quebec, 1635ko abenduaren 25a) frantziar esploratzaile eta kolonizatzailea izan zen. Espainiako koroaren zerbitzuan zegoela, Antilletara eta Mexikora abiatu zen 1599an. Kartografia ikasi ondoren, Aymar de Chaste almirante orde frantsesak Kanadara bidali zuen 1601. urtean.
Samuel de Champlain | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1613) | |||||
1633ko martxoaren 1a - 1635eko abenduaren 25a ← Émery de Caen (en) - Marc-Antoine Bras-De-Fer de Chateaufort (en) →
1626ko abuztua - 1629ko uztailaren 22a ← Émery de Caen (en) - Lewis Kirke (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Hiers-Brouage, 1567ko abuztuaren 13a | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||
Heriotza | Quebec Hiria, 1635eko abenduaren 25a (68 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Quebec Hiria | ||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Helene Boullé | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | esploratzailea, geografoa, militarra, politikaria, diplomazialaria eta soldadua | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Company of One Hundred Associates (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Quebec Hiria sortu zuen 1608an. Frantsesen jarrera harroak San Laurendiko euskaldunak sumindu zituen, eta 1608an hura hiltzeko ahalegina egin zuten Quebec sortzean. Konplotak porrot egin zuenez, euskaldun marinel asko hilarazi zituen bertan. Gerora, Ottawa ibaia, Nipissing, Huron, Ontario eta Champlain aintzirak esploratu zituen 1615-1616 urteetan.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel de Champlain |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.