Samuel Bronston
Samuel Bronston, jaiotza izenez Samuel Bronshtein (1908ko martxoaren 26a, Chisinau, Besarabia, Errusiar Inperioa, gaur egungo Moldavia – 1994ko urtarrilaren 12a, Sacramento, Kalifornia) besarabiar jatorrizko estatubatuar zinema ekoizle bat izan zen.
Samuel Bronston | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chisinau, 1908ko martxoaren 26a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sacramento, 1994ko urtarrilaren 12a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Las Rozas de Madrid |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea eta producer (en) ![]() |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
![]() ![]() ![]() |
Metro-Goldwyn-Mayer ekoiztetxean lan egin zuen. Nagusiki Hollywoodeko Urrezko Aroko superekoizpen eta epika film ospetsu asko ekoizteagatik ezaguna da, tartean John Paul Jones (1959), King of Kings (1961), El Cid (1961), 55 Days at Peking (1963) eta The Fall of the Roman Empire (1964).
Filmografia
1942-1984 artean Samuel Bronstonek honako filmak ekoiztu zituen:
- Fort Saganne – 1984
- Dr. Coppelius – 1966
- Savage Pampas (1966)
- Circus World – 1964
- The Fall of the Roman Empire – 1964
- 55 Days at Peking – 1963
- El Cid – 1961
- King of Kings – 1961
- John Paul Jones – 1959
- A Walk in the Sun – 1945 (krediturik gabe)
- Jack London – 1943
- City Without Men – 1943 (ekoizle exekutibo gisa)
- The Adventures of Martin Eden – 1942
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.