Samtskhe-Javakheti
Samtskhe-Javakheti (georgieraz: სამცხე-ჯავახეთი) Georgiako eskualde (Mkhare) bat da. 1995an sortu zen Meskheti, Javakheti eta Tori probintzien baturarekin. 6.413 kilometro koadro ditu eta 160.504 biztanle 2014ko zentsoan. Hiriburua Akhaltsikhe da. 5 hiri, sei hiri txiki, 67 komunitate eta herri eta 268 herrixka daude eskualdean. Adjararekin egiten du muga mendebaldean, Guria eta Imeretirekin iparraldean, Xida Kartli eta Kvemo Kartlirekin ipar-ekialdean eta ekialdean eta Armenia eta Turkiarekin hegoaldean eta hego-mendebaldean.
Samtskhe-Javakheti | |
---|---|
Georgia | |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | სამცხე-ჯავახეთის მხარე |
Estatu burujabe | Georgia |
ISO 3166-2 | GE-SJ |
Hiriburua | Akhaltsikhe |
gobernadorea | Besik Amiranashvili (en) |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 41°35′N 43°16′E |
Azalera | 6.413 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 151.100 (2021) −9.404 (2014) |
Dentsitatea | 23,56 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | georgiera |
Ordu eremua | UTC+04:00 |
samtskhe-javakheti.gov.ge |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.