Samsung Electronics
Samsung Electronics (SEC, Hangul: 삼성전자) tresna elektrikoak ekoizten dituen hegokorear konpainia da, Seulgo Samsung Townen bere egoitza duena. Samsung taldeko enpresa nagusia, 65 herrialdetan 200.000 langile baino gehiago dituelarik.
Samsung Electronics | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, brick and mortarra, enpresa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | electronics industry (en) |
Herrialdea | Hego Korea |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa, JS Foundation (en) , FIDO Alliance (en) , SD Association (en) , OpenPOWER Foundation (en) eta Wireless Power Consortium |
Honen parte | Samsung |
Eskumendekoak | Samsung Electronics Limited (en) , Samsung Electronics Holding (en) , Samsung Electronics America (en) , Samsung Medison (en) , Samsung Mobile Display (en) , Harman International Industries (en) , Samsung Electronics Czech and Slovak (en) , Samsung Electronics Slovakia (en) , Joyent (en) , Dacor, SmartThings (en) , Samsung Display (en) , Samsung (China) Semiconductor (en) eta Samsung Electronics Baltics (en) |
Enplegatuak | 109.541 (2021) |
Ekoizpena | |
Negozio dibisioak | Samsung Telecommunications (en) |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Kim Ki Nam (en) , Kim Hyun Suk (en) eta Koh Dong-Jin (en) |
Zuzendaritza-taldea | Kim Ki Nam (en) , Kim Hyun Suk (en) , Koh Dong-Jin (en) , Byung-Gook Park (en) , Curie Ahn (en) eta Han Jo Kim (en) |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | treasury stock (en) , National Pension Service (en) , Samsung Life Insurance (en) , Samsung C&T Corporation (en) eta Lee Kun-hee |
Zeren jabe | Samsung Biologics (en) , Samsung SDS (en) , Samsung SDI (en) , Samsung Electro-Mechanics (en) , Cheil Worldwide (en) , Tomen Devices (en) eta Samsung (China) Semiconductor (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 302.231.360.000 ₩ (2022ko abenduaren 31) |
Kapital berekia | 354.749.604.000.000 ₩ (2022ko abenduaren 31) |
Diru-sarrerak | 302.231.360.000.000 ₩ (2022ko abenduaren 31) |
Irabazi garbia | 55.654.077.000.000 ₩ (2022ko abenduaren 31) |
Ustiapen-mozkina | 46.440.474.000.000 ₩ (2022ko abenduaren 31) |
Balore-burtsa | Londresko burtsa, Korean Stock Exchange (en) , Frankfurteko burtsa eta São Paulo Stock Exchange (en) |
Historia | |
Sorrera | 1969ko urtarrilaren 13a |
Sortzailea | Lee Byung-chul (en) |
Sorlekua | Seul |
webgune ofiziala |
2009an, konpainiak nagusitasunezko posizioa lortu zuen mundu mailan, IT produktuen fabrikatzaile handiena bezala, aurreko liderra zen Hewlett Packard gaindituz.[1] Bere diru-sarrerak LCD eta LED, pantailen eta ordenagailu-txipen arloetan, Samsung Electronics jartzen dute munduko lehen konpainia gisa segmentu honetan.
Samsung Electronicsen produkturik ezagunenetako batzuk LED oinarriaren gainean atzeraargiztapena duten telebistak, LCD telebista konbentzionalak eta Galaxy produktuen linea dira, smartphoneak zein tabletak. Izan ere, Galaxy S telefono ereduarekin, Samsung Electronics telefono adimendunen lineak munduko merkatuan bigarren posizio onena mantendu du denboraldi batez. Tableten linea, bitartean, merkatura atera zen Apple Inc.en iPadekin zuzeneko lehian.[2]
Telebisten segmentuan, Samsung Electronicsek merkatuan duen posizioa da nagusi. Lau urtez, 2006. urtetik aurrera, konpainiak munduko lehen postua izan zuen salmentetan, eta 2010etik aurrera ez zen aldaketarik espero. LCD panelen merkatu globalean, konpainiak nagusitasunezko posizioari eutsi dio zortzi urtez jarraian.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Samsung beats HP to pole position» Financial Times.
- (Ingelesez) «Samsung Galaxy Tab vs iPad» techradar.
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |