Samsø

Samsø Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdeko irla txiki bat da, kostaldetik 15 kilometrotara dagoena. Bertakoek Samsingers izena hartzen dute.

Samsø

Samsøko itsasargia.
Geografia
KokapenaItsaso Baltikoa
Azalera112 km2
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandiako eskualdea
Hiri populatuenaTranebjerg
Hiri populatuenaren biztanleria829 bizt.
Gizartea
Biztanleria4.010
Dentsitatea35.8 bizt./km²

Bere kokapen egokiagatik bikingoen garaitik populatua egon dela uste da. Iparraldeko mitologiako pasarte bat bertan kokatzen du Saxo Grammaticus XII. mendeko historialari daniarrak, Faroetako baladetan eta Orvar-Odd eta Hervarar sagetan ere agertzen dena.

Energia berriztagarriak

1997. urterarte Samsøk ikatza eta petrolioarekiko erabateko menpekotasuna zeukan, baina urte horretan energia berriztagarrien inguruko lehiaketa batean parte hartu zuen eta bere proiektua atera zen garaile. Samsøtarrek itsasoan hamar sorgailu eolikodun itsas parkea eraiki zuten, honek irlaren elektrizitatearen %100a ekoizten duelarik. Bestalde bero beharren %75a eguzki-energia eta biomasa-energiaren bidez lortzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.