Samory Turé
Samory Turé (Manyambaladugu, egungo Ginea, 1830 aldean - Ndjolé, egungo Gabon, 1900eko ekainaren 2a) jola etniako merkatari eta gudaria izan zen, Wassoulou Inperioaren sortu zuena.
Samory Turé | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Manyambaladugu (en) eta Kérouané Prefecture (en) , 1830 | ||
Herrialdea | Ginea | ||
Heriotza | Ndjolé (en) , 1900eko ekainaren 2a (69/70 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | mandinga | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Bizitza
Merkataria zen, eta 1870. urtean Bisanguduko buruzagi hautatu zuten. Sanankoron ezarri zuen hiriburua, Kankango hiria hartu zuen, eta estatu bat eratu zuen Wassoulou. Frantsesen mende zeuden, ordea, iparraldeko eta hegoaldeko estatuak, eta Niger eta Senegal Garaiaren artean burdinbidea eraikitzeko ahaleginetan ari ziren. Samoryk Niger zeharkatu zuen frantsesei aurre egiteko, baina 1882. urteko gudua galdu ondoren, bi hitzarmen sinatu behar izan zituen (1886 eta 1887an), eta Tinkissoren eta Niger Garaiaren arteko lurraldea utzi behar izan zuen.
Frantsesek, hala eta guztiz ere, gotorleku bat eraiki zuten Sikirin, Samoryren haserrea piztu zuena. Louis Archinard koronel frantsesa Ségouko Erresumaz jabetu zen (1890-1891), eta Samoryren aurka abiatu zen (1891-1898). Frantsesek Kankan hartu zutenean, Boli Kostara erbesteratu zen Samory lehenik, eta Liberiara ondoren. Han atxilotu eta Gabona atzerriratu zuten 1898an. Ndjolén zendu zen, 1900eko ekainaren 2an, pneumoniak joa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.