Sammallahdenmäki
Sammallahdenmäki Lappi herrian, Satakunta lurradean, Finlandiako hegomendebaldean dagoen ehortze-lekua da. Bertan, granitoz altxatutako 36 ehortze-multzoak aurkitu dira Kronologikoki Brontze Arokoa da, K.a. 1500 eta K.a. 500 urtekoak dira. 1999ko abenduaren 1an Unescok Gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen Sammallahdenmäki, horretan Finladiako lehenengo aztarnategi arkeologikoa izanik.[1] Tumulo hauek sortu zituzten kultureei buruz oso informazio gutxi dago; Sammallahdenmäkikoa garrantzitsuenetariko bat da.
Sammallahdenmäki1 UNESCOren gizateriaren ondarea | ||
36 tumulu dira. | ||
Mota | Kulturala | |
Irizpideak | ii, iv, vi | |
Erreferentzia | 579 | |
Kokalekua |
| |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika | |
Koordenatuak | 61°07′10″N 21°46′30″E | |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) | |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Kokapena
Lurperatzeak egin ziren garaietan lekua itsasotik oso gertu zegoen. Mugimendu isostatikoek Botniako golkoaren urak atzera eraman dute eta gaur egun itsasoa 15 kilometrotan dago.
Aurkikuntza
Garai modernoetan tumulu horien lehenengo aipamen 1878koa da. Horietako lau 1891an Volter Högman arkeologoak aztertu zituen, tartean Kirkonlaattia elizaren lurra, 16m.X 19m.ko angeluzuzeneko itxurakoa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Aztarnategiari buruzko informazioa.