Samhain

Samhain (irlanderaz Samhain, eskoziako gaeleraz Samhuinn, irlandera zaharrean Samain; «udaren amaiera» esan nahi du) kristautasunaren ebanjelizazio aurretiko aro paganoaren zelta jatorriko jai garrantzitsuena zen. Izena zelterazko bi hitz batzetik dator: sam «uda» eta fuin «amaiera».

Uzta biltzeko sasoiaren amaiera ospatzeko jaia zen, bai eta iluntasunarekin hasten zen zelten urte berriaren ospakizuna ere. Iragate jaia da, beraz (urte batetik bestera igarotzeko jaia), bai eta beste mundurako irekiera ere. Hiru mila urtez Europa osoko zelta nazioek ospatu izan dute.

Kuia, samhain jaierako prest.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.