Sam Francis

Samuel Lewis "Sam" Francis (San Mateo, Kalifornia, 1923ko ekainaren 25a - Santa Monica, Kalifornia, 1994ko azaroaren 4a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen, Action painting korrontekoa.

Sam Francis

Bizitza
JaiotzaSan Mateo (Kalifornia), 1923ko ekainaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSanta Monica, 1994ko azaroaren 4a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Teruko Yokoi (en) Itzuli  (1959 -  ezezaguna)
Mako Idemitsu (en) Itzuli  (ezezaguna -  ezezaguna)
Hezkuntza
HeziketaNishimachi International School (en) Itzuli
San Mateo High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, artista grafikoa, ilustratzailea eta litografoa
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakClyfford Still eta Jackson Pollock
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaEspresionismo abstraktua
Izengoitia(k)Francis, Samuel Lewis‏

Discogs: 2397364 Edit the value on Wikidata

Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadan egon zen Bigarren Mundu Gerran. Maniobra batzuetan zauritu zen, eta urte batzuk eman zituen ospitalean. Han hasi zen margotzen. Artea ikasi zuen Berkeleyn.

Bere lehen eragina Mark Rothko, Arshile Gorky eta Clyfford Still bezalako margolarien espresionismo abstraktua izan zen. 1950eko hamarkada Parisen eman zuen, non tachismoak eragin zion. Asiako kulturak eta zen budismoak ere eragin zioten.

1960ko hamarkadan Kaliforniara itzuli zen. Psikoanalisiaren ondoren, arreta jarri zien bere ametsei eta subkontzientearen irudiei.

1980ko hamarkadan, oso aktibo egon zen grabatzaile gisa, eta lan ugari sortu zituen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.