Sam Cooke
Samuel "Sam" Cooke (Clarksdale, Mississippi, AEB, 1931ko urtarrilaren 22a - Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1964 abenduaren 11a) estatubatuar musikaria da.
Sam Cooke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Cooke |
Jaiotza | Clarksdale (Mississippi), 1931ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 1964ko abenduaren 11 (33 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Wendell Phillips Academy High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikaria, piano-jotzailea, kantugilea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Steve Perry eta James Baldwin |
Izengoitia(k) | Sam Cooke |
Genero artistikoa | rhythm and bluesa soula gospela |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | upright piano (en) ahotsa |
Diskoetxea | Specialty |
samcooke.com | |
|
Biografia
Eliza baptistaren gospel zeremonia espiritualetan ibilitako kantaria zen. Horregatik bere 30 abesti irratietako hit bilakatu ziren 1957 eta 1964 artean[1].
Arraza segregazioarekin bukatzeko sortutako eskubide zibilen aldeko mugimendu sozialeko buruetatik gertu ibili zen eta afroamerikarrak liluratuzeko musika egiteaz; arrazazkoak eta erlijiosoak ziren abestiak egiteaz gain, pop sortzaile izatea zuen helburu zuen. Ondorioz, gospeletik soulera joan zen[1].
1950eko hamarkadaren hasieran, The Soul Stirrers gospel taldeko ahots izarra zen eta arauak hausteko Wonderful gospel generoko doinu klasikoa Lovable izenekoan bihurtu zuen, pop moldaketak eginda[1].
Julius June Cheeks kantaria ezaguna zuen, segregazio politikaren aurkakoa zena eta AEBetako Auzitegi Gorenak Brown vs Board of Education Of Topeka sententziarekin (1954) eskoletan beltzak eta zuriak bereiztea antikonstituzionala zela esan ostean, biek All Right Now grabatu zuten[1].
Berak sortzen zituen interpretatuko zituen kantuak eta diskoetxe propioa ere sortu zuen SAR Records izenekoa[1].
1963ko urriaren 8an, zurientzat bakarrik zen Louisianako (AEB) motel batean ostatu hartu nahi izan zuen taldekideekin batera baina atxilotu egin zituzten. Hori dela eta, A Change is Gonna Come abestia sortu zuen[1].
1964 abenduaren 11ean, tiroz hil zuen Los Angelesko (Kalifornia, AEB) motel bateko jabeak. Bertha Franklin Hacienda motelaren jabeak hil zuen, ustez eraso egin ziolakoan eta beranduago, abeslariak emakumezko gazte bat bortxatu zuela adierazi zuen[1].
Diskografia
- Songs by Sam Cooke (1957)
- Encore (1958)
- Tribute to the Lady (1959)
- The Wonderful World of Sam Cooke (1960)
- Cooke's Tour (1960)
- Hits of the 50's (1960)
- Swing Low (1961)
- My Kind of Blues (1961)
- Twistin' the Night Away (1962)
- Mr. Soul (1963)
- Night Beat (1963)
- Ain't That Good News (1964)