Salvador Sobral
Salvador Sobral (Lisboa, 1989ko abenduaren 28a - ) Portugalgo abeslari eta musikaria da.
Salvador Sobral | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Salvador Thiam Vilar Braamcamp Sobral |
Jaiotza | Lisboa, 1989ko abenduaren 28a (34 urte) |
Herrialdea | Portugal |
Familia | |
Aita | Salvador Luís Cabral Braamcamp Sobral |
Ama | Luísa Maria Cabral Posser Vilar |
Ezkontidea(k) | Jenna Thiam (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa portugesa katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza rock alternatiboa |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
salvadorsobralband.bandcamp.com | |
Biografia
Lisboan jaio zen 1989ko abenduaren 28an. Luísa arreba zaharrena abeslari eta musikagilea du. 2009an, Ídolos telebista saioan parte hartu zuen, Pop Idol telebista saioaren portugaldar moldaeran, eta zazpigarren postuan amaitu zuen. Bertan Stevie Wonder, Leonard Cohen eta Rui Velosoren abestien bertsioak egin zituen.
Aldi berean, Psikologia ikasten ari zen. Erasmus beka baten bidez, Palma Mallorcakora joan zen: ikasketak utzi eta kantatzeari ekin zion uharteko tabernetan. 2010ean Bartzelonara joan zen, Taller de Músics-en ikastera, eta bertan lizentziatu zen.
Batez ere jazz musika egiten du, Chet Bakerren estiloan, bossa nova, Chico Buarque eta Caetano Velosoren estiloan, eta Latinoamerikako erritmoak lantzen ditu. 2014an Noko Woi taldean hartu zuen parte, Venezuelako musikariz osaturiko taldean. 2016an Lisboara itzuli eta Júlio Resende piano-jotzailearekin batera Excuse Me diskoa kaleratu zuen.
2017an, Festival RTP da Canção irabazi zuen, Luísa arrebak ondutako "Amar pelos dois" kantarekin. Horri esker, 2017ko Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartu eta irabazi egin zuen: Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen.
Diskografia
- Excuse Me (2016)
- Excuse Me (Ao Vivo) (2017)
- Paris, Lisboa (2019)
- bpm (2021)