Salvador Novo
Salvador Novo López (Mexiko Hiria, 1904ko uztailaren 30a - ibidem, 1974ko urtarrilaren 13a) Mexikoko idazlea izan zen. Antzerkiaren Historiako irakaslea izan zen; 1952an Mexikoko Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten. Olerkia, antzerkia eta hitz laua landu zituen; antzerkian zuzendari, itzultzaile eta egile gisa jardun zuen.
Salvador Novo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Salvador Novo |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1904ko uztailaren 30a |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1974ko urtarrilaren 13a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Panteón Jardín (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escuela Nacional Preparatoria (en) (1917 - 1921) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria, antzerkigilea, Funtzionarioa, kronikagilea eta film screenwriter (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia Mexicana de la Lengua Los Contemporáneos (en) Teatro Ulises (en) |
Idazlan nagusiak: olerkia: XX Poemas (1925), Nuevo amor (1933, Maitasun berria), Poesía (1955), Poesías (1961), Sonetos (1964); antzerkia: A ocho columnas (1956, Zortzi zutabetan), Ha vuelto Ulises (1962, Itzuli da Ulises); kontakizuna: El joven (1925, Gaztea), Nueva grandeza mexicana (1946, Mexikoren handitasun berria); saiakera: Ensayos (1925, Saiakerak), En defensa de lo usado (1938, Erabiliaren alde), México, historia de una ciudad (1967, Mexiko, hiri baten historia).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.