Salvador Moncada
Sir Salvador Moncada (Tegucigalpa, 1944ko abenduaren 3a) Hondurastar sendagilea da. 1970ean, Medikuntza eta Kirurgia lizentzia lortu zuen El Salvadorko Unibertsitatean. Ondoren, Londresa joan eta Farmakologia eta zientziak ikasi zituen han. Moncadaren lanak garrantzi handia izan du prozesu patologikoen tratamenduan, handituetan eta arteriosklerosian esate baterako. Horrez gainera, lan esanguratsua egin du plaketen eta horma baskularren arteko loturari buruz, bai eta tronbosiari buruz ere. 1996an, Ingalaterrako Wellcome Research laborategietako ikerketa-zuzendari izendatu zuten. Bere ikerketei esker, Asturiasko Printzearen saria jaso zuen 1990ean. 2010ean, Sir titulua eman zion Elisabet II.a Erresuma Batukoa erreginak.
Salvador Moncada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tegucigalpa, 1944ko abenduaren 3a (79 urte) |
Herrialdea | Honduras Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria-Esmeralda van België (1998ko apirilaren 5a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko Unibertsitatea El Salvadorko Unibertsitatea (1962 - 1970) Royal College of Surgeons (en) (1971 - Doktoretza |
Tesi zuzendaria | John Vane |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | farmakologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Londresko University College Manchesterreko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Linzeen Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Academia Europaea (en) Royal College of Physicians (en) Buenos Aires National Academy of Medicine (en) Reial Acadèmia de Medicina de Catalunya (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.