Salvador Allende

Salvador Guillermo Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26aSantiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduan demokratikoki aukeratutako lehen presidente marxista izan zen. Familia euskal jatorrikoa zuen.[1][2]

Salvador Allende

Txileko lehendakaria

1970eko azaroaren 3a - 1973ko irailaren 11
Eduardo Frei Montalva - Txileko Gobernuko Biltzarra
Txileko senatuko presidentea

1966ko abenduaren 27a - 1969ko maiatzaren 15a
Tomás Reyes Vicuña (en) Itzuli - Tomás Pablo (en) Itzuli
Txileko senataria

1945eko maiatzaren 15a - 1970eko azaroaren 3a
Luis Ambrosio Concha Rodríguez (en) Itzuli - Adonis Sepúlveda Acuña (en) Itzuli

Txileko Alderdi Sozialistako idazkari nagusi

1943 - 1944
Marmaduke Grove (en) Itzuli - Bernardo Ibáñez Águila (en) Itzuli
Txileko Osasun ministroa

1939ko abuztuaren 28a - 1942ko apirilaren 2a
deputy of Chile (en) Itzuli

1937ko maiatzaren 15a - 1939ko abuztuaren 28a
Bizitza
JaiotzaSantiago, 1908ko ekainaren 26a
Herrialdea Txile
HeriotzaSantiago, 1973ko irailaren 11 (65 urte)
Hobiratze lekuaSantiagoko hilerri nagusia
Heriotza moduasuzko arma bidezko suizidioa: bala zauria
Familia
AitaSalvador Allende Castro
AmaLaura Gossens Uribe
Ezkontidea(k)Hortensia Bussi (en) Itzuli  (1940ko martxoaren 17a -  1973ko irailaren 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAllende familia
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea : medikuntza
Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) Itzuli bigarren hezkuntza
Q5975059 Itzuli lehen hezkuntza
Q5391867 Itzuli lehen hezkuntza
Q5975072 Itzuli bigarren hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Gaztelako gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, medikua, zirujaua eta Txileko lehendakaria
Lantokia(k)Santiago
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Chicho
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Sozialista

IMDB: nm0021201 Allocine: 35096
Musicbrainz: c5917c54-03c7-4009-b0d8-b012e8aed5fb Discogs: 1647608 Find a Grave: 7831568 Edit the value on Wikidata

Medikuntzan graduatu zen 1933an Santiagon. 1938an, Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirre Cerdaren gobernuan.

Senataria izan zen 1945etik 1969 arte. 1970eko azaroaren 3an presidente izendatu zuten, Unidad Popular alderdiarekin —alderdi sozialista, komunistak eta zentrokoak biltzen zituen koalizioarekin[3]— hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren.

Ideologikoki marxista zen, baina Txileko sozialismorako bidea aldarrikatzen zuen: sozialismoaren ezarpena Txilen baina beti ere bide demokratikoekin[3]. Haren agintaritzan hainbat fabrika handi nazionalizatu edo langileei eman zizkien: ekoizpena izugarri handitu zen, osasunak hobera jo zuen eta langileen lan egoera sakonki hobetu ziren.

Nazioartean, harremanak izan zituen SESBarekin, baina haren politikarekin kritikoa izanik. Bestetik, Kubarekin harreman politiko estuak izan zituen, Fidel Castroren erregimenarekin hain zuzen ere.

1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera.[4] Pinochetek Nixon administrazioaren (Estatu Batuetako presidentea) eta CIAren laguntza zuzena jaso zuen herriaren nahia zapaltzeko[5].

Isabel Allende idazlea haren loba da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Vial. 1-Allende, Fidel y el Che: destinos paralelos 18-19. orr.
  2. Madariaga Garcés, Ainara. (2005eko ekaina). (PDF) Imaginarios vascos desde Chile. EHU, 80 or..
  3. Hermosilla, Gotzon. (2013-09-08). «Zumardiak odolustu ziren» Berria.
  4. Berria. «Allendek bere buruaz beste egin zuela ebatzi du Txilek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).
  5. Ad Hoc Interagency Working Group on Chile. (1970-12-4). Memorandum for Mr. Henry Kissinger. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvador Allende Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Salvador Allende
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.