Saltzeko eskaintza publiko
Saltzeko eskaintza publikoa (SEP) sozietate baten kapitala osorik edo zati batean inbertitzaile partikularren nahiz erakundeen artean kokatzea da.[1] Saltzeko eskaintza publikoa burtsaren bidez gauzatzen den eragiketa da, honen bidez, eskaintzaile batek enpresa edo sozietatearen aktibo finantzario bat jartzen du salmentan. Burtsatik irtetera, burtsaren irteera edo merkatura kotizatzera eramatera izendatzen zaio.
Prozedura
Interesatua dagon inbertitzaileak prest egon behar du borondatez finantza-aktiboa erostera ( erosteko borondatea), ondoren, erosketa eta baldintzen erantzun kopuruen arabera, dagokion salerosketa egingo da.
Saltzailea enpresa bera edo akziodunak, bat, bi edo denak, izan daitezke. Salmenten eskaintza finantzaketa-aktiboak, obligazioak, ordainketak edo akzioak izan daiteke. Saltzaileak, txosten bat aurkeztu beharko du SEPeko kondizioak adierazita, dagokion burtsa arautze-organoan egon behar du erregistratua edo egiaztatua.
Motak
Bi motako akzioen saltzeko eskaintza publiko daude:
- SEP kotizatu gabeko akzioak, aldez aurretik kotizatu ez duten enpresak dira eta lehen aldiz akzioak burtsan kotizatu nahi dutenak. Aldez aurretik, eskaera baten onarpena eduki behar dute kotizatzeko.
- SEP akzioak kotizatzen dute; dagoeneko kotizatu egiten dute, eta, akziodun bat edo gehiagok utzi egin nahi du .
SEP erabilgarriak dira gobernuaren aldetik, beraien enpresak pribatizatzeko asmotan. Espainiaren kasuan, AENA enpresa.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia ] [2019]