Salto (Uruguai)
Salto, garai batean Salto Oriental deitua, Salto departamentuko hiriburua da, Uruguain. Montevideotik 498 kilometrora dago (1 eta 3 errepideak), Uruguai ibaiaren ertzean, Concordia argentinar hiriaren parean, zeinekin lotura historiko hertsia duen, bien artean errepidea eta trenbidea baitago Salto Grande izeneko urtegiaren gainetik. Salto izenaren jatorria, Salto Grande presa egin aurretik, Uruguai ibaian toki horretan egiten zuen jauzi zabalean dago, guaraniek Ytú deitzen zutena.
Salto Salto | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Uruguai | ||
Uruguaiko departamendua | Salto departamendua | ||
Izen ofiziala | Salto | ||
Jatorrizko izena | Salto | ||
Posta kodea | 50000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 31°23′18″S 57°57′38″W | ||
Altuera | 48 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 124.878 (2011) | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1756 | ||
Hiri senidetuak | Salto (en) , Goya (en) eta Penafiel | ||
salto.gub.uy |
Hiriaren erdigunea Salto Grande presatik eta urtegitik 18 kilometrora dago. 3. errepidea da Salto eta herrialdea lotzen dituen errepide nagusia. Saltoko nazioarteko aireportua hiritik 3 kilometro hegoaldera dago.
Klima
Salto klima subtropikal hezea da eta euriak urtean zehar banatzen dira. Udara epelak dira eta gehienezko tenperaturak 35 °Ctik gora egiten dute. Neguak freskoak dira eta tenperatura nekez jaisten da 0 °C azpitik.
Datu klimatikoak (Salto) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.5 | 30.3 | 27.8 | 23.9 | 20.6 | 17.1 | 17.3 | 19.0 | 20.8 | 24.2 | 26.9 | 30.2 | 24.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 25.0 | 23.9 | 21.6 | 18.1 | 15.0 | 11.7 | 12.0 | 13.2 | 14.9 | 18.0 | 20.7 | 23.5 | 18.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18.7 | 17.9 | 16.0 | 12.7 | 10.0 | 7.2 | 7.3 | 8.0 | 9.1 | 11.9 | 14.2 | 17.1 | 12.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 116 | 132 | 153 | 125 | 99 | 81 | 73 | 70 | 107 | 118 | 129 | 119 | 1322 |
Prezipitazio egunak (≥ 1mm) | 5 | 6 | 5 | 5 | 5 | 5 | 4 | 4 | 5 | 6 | 5 | 5 | 60 |
Eguzki orduak | 276.6 | 216.0 | 236.2 | 182.3 | 176.8 | 142.8 | 157.1 | 176.5 | 194.9 | 241.5 | 253.7 | 288.0 | 2542.4 |
Hezetasuna (%) | 63 | 68 | 72 | 75 | 78 | 80 | 78 | 74 | 72 | 69 | 67 | 64 | 72 |
Iturria: DNM Uruguai 1960-1990 batezbestekoa |
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- Goya y Salto: ratificaran el protocolo de ciudades hermanas. 24 de marzo de 2011.
- Intendencia Departamental de Salto. Hermanamientos. (Noiz kontsultatua: 2013-2-22).
- Intendencia Departamental de Salto. (2013-6-21). Se firmó hermanamiento de ciudades entre Salto y Penafiel de Portugal. (Noiz kontsultatua: 22 de junio de 2013).
- 10 minutos. (2013-6-22). Se firmó hermanamiento de ciudades entre Salto y Penafiel de Portugal. (Noiz kontsultatua: 2013-6-22).
- «Palenque Chiapas y Salto: hermanamiento maya y charrua» ViveChiapas.com.mx 2014-12-29.
Kanpo estekak
Artikulu hau Uruguaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |