Salomon
Salomon[1] —hebreeraz: שְׁלֹמֹה, Shlomoh; arabieraz: سُليمان, Sulaymān; grezieraz: Σολομών, Solomōn; latinez: Salomon) edo Jedidas (hebreeraz: יְדִידְיָהּ, Yedidyah; Itun Zaharrean aipatzen den lez— (K.a. ~970-931) Israelgo antzinateko erresumako hirugarren erregea izan zen, Daviden semea, eta erresuma txikiagoetan banatu aurreko azkena (Judeako Erresuma barne).
Salomon | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 970 - K.a. 931 ← David - Roboam, Jeroboam I (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Palestina, K.a. 990 | ||||
Talde etnikoa | Israelita | ||||
Heriotza | Jerusalem, K.a. 931 (58/59 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Jerusalem | ||||
Heriotza modua | ezezaguna | ||||
Familia | |||||
Aita | David | ||||
Ama | Betsabe | ||||
Ezkontidea(k) | Naamah (en) a Pharaoh's daughter (en) ezezaguna | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Davidic line (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Bibliako hebreera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka, agintaria eta Islamaren profeta | ||||
Lantokia(k) | Palestina | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | judaismoa judaismoa | ||||
Errege horri buruzko berriek jatorri mitologikoa dute batik bat. Jerusalemgo tenpluaren eraikuntza egozten zaio eta antzinateko gizon jakintsu eta aberatsenetako bat omen zen. Bibliak lurrean sekula izan den gizonik jakintsuena dela aitortzen du. Salomoni bi idazlan egozten zaizkio, Esaera zaharren liburua eta Kantarik ederrena.
Euskal mitologian, Ehiztari galduaren, edo horietako baten izena da.
Salomon, Bibliaren arabera
Kristauen liburu sakratua Salomoni buruzko iturri nagusietako bat da; Itun Zaharrak hari buruz dioena biltzen da ondoren.
David Israelgo erregearen eta Betsaberen bigarren semea izan zen. Davidek Betsaberekin ezkontzearren haren aurreko senar Urias hitita gudara bidali zuen, bertan hil zedin eta Betsabe alargundu. Natan igarleak, haren bekatuaren ordainetan, Jainkoak Davidek bere lehen semea hil zezan agindu zuela esan zion erregeari. 2 Sm 12:14; Jainkoaren arerioen biraoa sustatu zenuen: lit. Jainkoaren etsaiak ikaragarri iraindu dituzu. Aste oso bat jan gabe eta otoitzean igaro ostean, Davidek bere semea hil zela jakin zuen eta Betsaberen atsekabea lausotu, laster izan zen berriz haurdun eta Salomonez erdi zen.