Salomé (abeslaria)

Maria Rosa Marco i Poquet, Salomé izen artistikoarekin ezagunagoa, (Bartzelona, 1939ko ekainaren 21a ) abeslari kataluniarra da.[1]

Artikulu hau abeslari katalanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salome (argipena)».
Salomé (abeslaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Rosa Marco Poquet
JaiotzaBartzelona, 1939ko ekainaren 21a (84 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzakatalana
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Salomé
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0758930 Musicbrainz: 7fa32778-1021-4f46-93bd-596545f2b50c Discogs: 527915 Edit the value on Wikidata

Biografia

Kantuan hasi aurretik, Salomék Bartzelonako Olivettin lan egin zuen, arte ederrak eta ballet klasikoa ikasi zituen Joan Magriñàren eskolan. Gero Parisera joan zen eta Marquès de Cuevas izeneko balletaren parte izan zen 1959-1961 urteetan.

Bartzelonako irratian hasi zuen bere abeslari ibilbidea. 1963ra bitartean berrogei abesti baino gehiago grabatu zituen Iberofón eta Zafiro diskoetxeentzat.

1963ko irailaren 22an, Raimonekin batera, Mediterraneoko V. Kantu Jaialdiko Lehen Saria irabazi zuen, Se'n va anar abestiarekin. Katalanezko bere abesti ezagunenen artean daude Se'n va anar, L'arbre, Com el vent edo L'emigrant .[1]

Eurovisionen

1969an Espainia ordezkatu zuen Eurovision Lehiaketan eta lehen saria lortu zuen Vivo cantando abestiarekin, baina sari partekatua izan zen, boto berdinketa egon zenez eta ez zegoenez sistemarik aurreikusita berdintasunik hausteko. Beste garaileak izan ziren, Erresuma Batuaren izenean, Lulu "Boom Bang-a-Bang" kantuarekin; Herberehetako Lenny Kuhr "De troubadour" abestiarekin, eta Frantziako Frida Boccara "Un jour, un enfant" kantuarekin.

Vivo cantando Saloméren abesti ezagunena da harrezkero, María José Ceratok konposatu zuen, Aniano Alcalderen letrarekin. Eurovisioneko arrakasta horren ondoren, euskaraz ere grabatu zen, eta beste hizkuntza batzuetan ere bai: katalanez, frantsesa, italiera, ingelesa, alemana eta serbokroaziera.[2] Euskarazko bertsioa Luis Iriondok prestatu zuen, eta bere ekimenez grabatu zen.[3]

Erreferentziak

  1. «Salomé | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Salomé, la última victoria de España en Eurovisión» ElHuffPost 2022-04-29 (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
  3. «Salome, Euskeraz: "Kontrapuntos" taldeko Azkoitiko Luis Iriondori elkarrizketa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.