Salman Khan

Salman Khan (1976ko urriaren 11) hezitzaile eta enpresari estatubatuarra da, zeinak sortu baitzuen Khan Academy ikastegia, doako onlineko hezkuntza-plataforma bat eta erakunde bat egin dituena 7.500 bideo-ikasgaitik gora[1], erakusteko gai akademiko sorta zabala, nahiz eta hasieran zentratu zen soilik matematiketan eta zientzietan. Halaber, berak sortu zuen Khan Lab School proiektua, eskola fisiko bat, Khan Akademiarekin lotua. [2]

Salman Khan

Bizitza
JaiotzaMetairie (en) Itzuli, 1976ko urriaren 11 (47 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMountain View
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Grace King High School (en) Itzuli
University of New Orleans (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Harvard Business School
Edinburgheko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMarcelo Hehl Cintra (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, ekintzailea, idazlea, matematikaria, youtuberra eta telebista-ekoizlea
Jasotako sariak

LinkedIn: khanacademy TED: salman_khan Edit the value on Wikidata

2019ko martxoan Khan Akademiaren Youtubeko kanalak 4,6 milioi harpidedun baino gehiago[1] zituen ingelesezko kanaletan eta 250.000 baino gehiago gaztelaniazko eta portugesezkoetan, eta bertako bideoak 1.600 milioi aldiz baino gehiago ikusi dira[3]. 2012an Time aldizkariak Salman Khan izendatu zuen munduko 100 pertsonarik eraginkorrenen urteroko zerrendan. [4] Forbes aldizkariak, bestalde, azalean atera zuen Khan, “$1 Trillion Opportunity” izeneko erreportajean. [5]


Bizitza eta heziketa

Salman Khan Maitairien jaio zen, Louisianan, AEBetan, familia bengalar batean. [6] Aita Barisal-goa zuen, Bangladesh-en, eta ama Murshidabad-ekoa, Mendebaleko Bengalakoa, Indian. Metairieko institutuan ikasi zuen, Lousianan, non, berak gogoratzen duenez, “ikaskide batzuk irten berriak ziren kartzelatik, beste batzuk goi mailako unibertsitateetara joango ziren bitartean”. 1994an graduatu zen.


Ikasi zuen Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuan, non graduatu baitzen Bachelor of Science eta Master of Science 6. kurtsoan (Ingeniaritza elektrikoa eta informatika) eta beste batxilergo bat 18. kurtsoan (Matematikak).

Halaber, Salman Khanek MBA master bat egin zuen Harvard Business Eskolan. [7]

Karrera

2002an udako praktikak egin zituen PARC ikertegian (Palo Alto Research Center Incorporated, garai bateko Xerox PARC). 2003tik 2009ra bitartean arrisku handiko diru-funtsen analista izan zen Connective Capital Management enpresan.

Khan Academy

2003an hasi zen Internet bidez bere lehengusina bati laguntzen Matematikak zelan landu. Beste senide eta lagun batzuek ere eskatu ziotenean era horretako laguntza, jarri zituen tutorialak Youtube wegbunean, non kontu bat sortu zuen 2006ko azaroaren 16an. [8]

2009ko akaberan, berak sortutako bideo hezigarriek sarean izandako arrakastak bultzatu zuen Khan ordura arteko lana uztera. Harrezkero, jardunaldi osoz zentratu zen bere Youtube kanala indartzen, Khan Academy alegia, Josh Gefner bere lagun handiarekin batera. Ondorioz, Ann Doerr-en diru-laguntza jaso zuen, John Doerr-en emaztea.

Khan Akademiaren bideoek mundu zabalean piztu zuten interesa, ikasleena bezainbeste ikasle ez zirenena, eta lehen urte haietan 458 milioi bisita izan zuten.

Salman Khan-ek azpimarratu zuen bere misioa zela “adin guztietako ikasleen ikaskuntza bizkortzea. Hori gogoan, nahi dugu gure edukiak partekatu, berauek erabilgarri aurkitzen duten edonorekin”. Ingeles hizkuntza ere nahi du irakatsi “doako eskolan”. Khan-en bideoak Afrikako eta Asiako nekazari giroko eremuetan ere erabiltzen dira irakasteko.

2013an Salman Khan-ek liburu bat argitaratu zuen, The One World Schoolhouse: Education Reimagined / Mundu bat, eskola bat: hezkuntza berrasmatuz. [9]


Khan-ek uste du osatuz gero ikasgela tradizionaleko hezkuntza bere Akademia garatzen ari den teknologiarekin, horrek hobetu dezakeela irakasleen eraginkortasuna, askatu egingo ditu-eta ohiko hitzaldietatik, denbora gehiago eskainiz ikasleen premia indibidualak hobeto asetzeko.

2018rako Khan Akademiak Youtuben dituen bideoak 1.400 milioi bider ikusi ziren.

Erreferentziak

  1. «Khan Academy» YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  2. (Ingelesez) «From YouTube Pioneer Sal Khan, A School With Real Classrooms» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  3. «Khan Academy» YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  4. (Ingelesez) Gates, Bill. (2012-04-18). «Salman Khan - The World's 100 Most Influential People: 2012 - TIME» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  5. (Ingelesez) Noer, Michael. «One Man, One Computer, 10 Million Students: How Khan Academy Is Reinventing Education» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  6. (Ingelesez) «Salman Khan» Biography (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  7. Sal Khan: Bill Gates' favorite teacher - Aug. 24, 2010. 2010-12-23 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  8. «Khan Academy» YouTube (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
  9. (Ingelesez) 1976-, Khan, Salman,. (2012). The one world schoolhouse : education reimagined. (1st trade ed. argitaraldia) Twelve ISBN 1455508373. PMC 827082713. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.