Sally Ride

Sally Kristen Ride (1951ko maiatzaren 26a2012ko uztailaren 23a) ingeniari, fisikari eta astronauta estatubatuarra izan zen. NASAn lanean hasi zen 1978an, eta bera 1983an izan zen espaziora igotako lehenbiziko emakumezko estatubatuarra. Munduan, 3.a izan zen, Sobietar Batasuneko Valentina Terexkova (1963) eta Svetlana Savitskaia (1982) bera baino lehenago izan baitziren.

Sally Ride

(1984)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles, 1951ko maiatzaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLa Jolla, 2012ko uztailaren 23a (61 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Memorial Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Steven Hawley (en) Itzuli  (1982 -  1987)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea gradu : English studies (en) Itzuli, fisika
Swarthmore College (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea Doktoretza : fisika
Stanford Unibertsitatea Master of Science (en) Itzuli : fisika
Harvard-Westlake School (en) Itzuli
Los Angeles Unified School District (en) Itzuli
Birmingham High School (en) Itzuli
Harvard-Westlake School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, astronauta, astrofisikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta haur literatura idazlea
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Sally Ride Science (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
NASA  (1978 -  1987)
Center for International Security and Cooperation (en) Itzuli  (1987 -  1989)
Jasotako sariak
KidetzaUnited States President's Council of Advisors on Science and Technology (en) Itzuli
Ameriketako Fisika Elkartea
Astronauta
MisioakSTS-7 (en) Itzuli STS-41-G (en) Itzuli
Misioen entseina(k)STS-7 STS-41-G
Denbora espazioan20.626 minutu

IMDB: nm0725790 Find a Grave: 94078737 Edit the value on Wikidata

Beste alderdi batean ere izan zen lehena Ride: espaziora bidaiatu dutenen artean, bere burua LGTBIQ kolektibokoa dela onartu zuen lehena izan zen Sally Reid, eta, 2018a bitartean, bakarra[1]. Era berean, AEBetako austronauten artean espaziora joandako pertsona gazteena da, 32 urterekin (marka hau ere, 2018 bitartean)[2]. Lehen hegaldia baino lehenago, prentsaren matxismoa jasan behar izan zuen Ridek. Esaterako, «Bidaiak zure ugal-organoei eragingo die?», eta «Negar egiten duzu lanean gauzak gaizki ateratzen direnean?» galdetu zioten misioaren berri emateko egin zuten prentsaurrekoan[1].

Bi espazio-hegaldi egin zituen astronauta gisa Ridek, biak Challenger untzi edo espazio anezkan, 1983 eta 1984an. Programa horretako bi untzien istripuak ikertu zituen, Challengerrena eta Columbiarena.[3]

Pankrea-minbiziak joa hil zen 2012an.

Erreferentziak

  1. Galarraga, Ana. «Tereshkhova eta Ride, antzekoak eta desberdinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  2. (Ingelesez) info@biharprabha.com, Bihar Reporter :. «10 fascinating things about Astronaut Sally Ride you must know» The Biharprabha News (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  3. (Ingelesez) Grady, Denise. Sally Ride, Trailblazing Astronaut, Dies at 61. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.