Sallako armarria

Sallako armarria (finlandieraz, Sallan vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Salla udalerriaren ikur nagusia da.

Sallako armarria
Sallako armarria

Armarria Kaj Kajander artista helsinkiarren lana da eta 1961eko urtarrilaren 24an udalbatzak Sallako armarri ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak urte bereko apirilaren 21ean onartu zuen). Egileak, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura eta paisaiak adierazi nahi izan zituen. Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko arku bat dago. Hain zuzen, arku edo uztai honek Sallako inguru eta bazter muinotsuak irudikatzen ditu, Finlandiako ipar-ekialdean ohikoa den parajea; gainera, aipatzekoa da, muino hauek elkartzen dituzten parke nazionalak direla, gaur egun, udalerriaren diru-sarrera iturri nagusia. Azkenik, bada armarriari egin izan zaion beste interpretazio bat ere; izan ere, zilarrezko arku horrek zubi baten itxura du eta, baliteke, Kajanderrek Sallako Errusia eta Finlandiako mugari eginiko keinua izatea [1].

Erreferentziak

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 161 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.