Salete baserria

Salete Ezkioko (Gipuzkoa) baserri gotikoa da, malda handiko mendi-hegal batean.

Salete
Salete
Baserria, 1987an
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Ezkio
Salete baserria is located in Gipuzkoa
Salete baserria
Salete baserria
Salete baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2005eko abuztuaren 3]a

2005eko abuztuaren 3ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak

Oinplano laukizuzena eta bi isurkiko zurezko estalkia ditu, fatxada nagusiarekin elkarzuta den gailur batekin. Bi solairu eta ganbara bereiz daitezke eta paretak harlangaitzezkoak dira, zarpiatuak. Fatxada nagusiaren (hego-ekialde orientazioa) lehen solairuan (zati bat) eta horma-pikoan oholtza bat ikus daiteke. Ateak eta leihoak ikus daitezke, modu irregularrean banatuta. Geroago egindako zati eratxiki bat dago fatxadaren alde batean. Hego-mendebaldeko fatxadan —harlangaitzezkoa hau ere—, bederatzi hutsune daude: ateak, balkoia eta leihoak, modu irregularrean banatuta. Lurraren desoreka dela eta, oso gutxi ikusten da ipar-ekialdeko fatxada. Alde horretatik sartzen da lastategira, portale bat zeharkatuz. Ipar-mendebaldeko fatxadan (harlanduzkoa) ez dago hutsunerik.

Barrualdea

Eraikinaren barrualdean hogei osoko zutabe daude, haritz-zurez egindakoak. Horietatik bost hego-ekialdeko fatxadako harlangaitzezko bilbaduren gainean daude. Dolare gotikoaren bi armazoiak osatzen dituzten lau dolareko zutabeak ere osoko zutabeak dira. Harrizko zapaten gainean daude zutabeak behe-solairuan. Ardatz horiek sei horma-artek osatzen dute ipar-ekialde eta hego-mendebalde noranzkoan, eta hiruk hego-ekialde eta ipar-mendebalde noranzkoan. Etxebizitzak betetzen du eraikinaren hego-mendebaldeko aldeko behe-solairua eta lehen solairua. Etxebizitzaren aldean harlangaitza eta adreilua erabili dira. Gainerakoan (ukuiluak, lastategia eta ganbara) haritz-zura erabili da.

Barruko banaketari dagokionez, zenbait lekutan oholtza mihiztatua erabili da eta, beste zenbaitetan, burdinurtuzko forjaketa. Dolare gotikoaren azpila, sekzio handiko azpiko sunbilek eusten dutena, taula lodiek osatzen dute. Ganbararen zati bat itxita dago eta hurritz- zurarekin (gurutzatua) estalita, teilatupeko gapirioetaraino. Gapirio gehienak jatorrizko eraikinekoak dira eta horien gainean jarri da teilapeko oholtza. Teilapeko oholtza berria da neurri handi batean.

Ipar-ekialdeko, hego-ekialdeko eta ipar-mendebaldeko fatxadetan itsatsitako zatiak ez dira monumentuaren zati gisa ulertu.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.