Salernoko golkoa
Salernoko golkoa[1] Tirreniar itsasoko badia zabal bat da, Salernoko probintziaren iparraldeko kostaldean dagoena.
Iparraldean, Punta Campanellan amaitzen den Amalfiar kostaldeak, ekialdean Seleren lautadak eta, hegoaldean, Zilentoko kostaldeak, Punta Licosararte, ixten dute.
Punta Campanellatik Punta Licosararteko distantzia, 61 kilometrokoa da. Bi lurmuturrak eta kostaldea lotzen dituen irudizko lerroaren barnean dagoen itsaso zatiak, 2450 kilometro karratuko hedadura du.
Amalfiar kostaldea, iparraldean, garaia eta harritsua da, itsasorantz amildegiak eratuz erortzen diren Lattari mendien maldagatik. Ekialdean, Seleren lautadaren kostaldea (edo Paestumgo lautada), aldiz, baxua eta hareatsua da, eta, zati batean, pinudiz betea dago. Azkenik, hegoaldean, golkoan dagoen Zilentoko kostaldearen zati laburra, berriz garaia eta harritsua da.
Golko honetan, Sele eta Irno ibaiak itsasoratzen dira.
Golkoaren parean, honako udalerri hauek daude:
- Amalfiar kostaldean:
- Salerno
- Seleren lautadan:
- Zilentoko kostaldean: