Salburua
Salburua[1] Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen hiri-hedapenaren barrukoa. Plan Nagusi horretan zehaztutako auzo berrien artetik eraikitako lehena izan zen.
Salburua | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′N 2°36′W |
Demografia |
Auzoa Joan Karlos I.aren hiribideak osatzen duen ardatzaren inguruan eraikita dago. Mendebaldean Arantzabela eta Aranbizkarra auzoak ditu, hegoaldean Santo Tomas eta Ibaialde auzoak, eta iparralde eta ekialdetik Salburuko parkea osatzen duten hezeguneekin egiten du muga.
Salburuko hezegunea
Bizitegi-auzo bat izateaz gain, Salburua hainbat urmaelez osatutako hezegune garrantzitsu bat da ere, aipatutako auzoaren ipar-ekialdean dagoena. Hauetako urmael nagusiak Arkautikoa eta Betoñukoa dira. Hauen artean Durantzarreko urmaela dago. Espazio honi Salburuko parkea deritzo, eta Gasteizko Eraztun Berdearen atal garrantzitsua da.
Salburuko parkeak hainbat behatoki dauzka hegaztiak behatzeko. Urmael hauek Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat osatzen dute.
Erreferentziak
- «Salburua: -a hori artikulua da» Euskaltzaindiaren erantzuna, 2004. Beraz, Salburua izena deklinatzean honela egin behar da: Salburua, Salburuan, Salburuarekin..., baina Salburuko, Salburutik, Salburura... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Salburu auzoa, Salburu osoan...